Bi eraso sexista salatu dituzte Bilboko Konpartsek

  • Larunbat gauean izan ziren eraso sexistak Bilboko Konpartsek jakitera eman dutenez eta gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean “kaleak, gauak, jaiak emakumezkoenak ere” badirela salatzeko.


2018ko abuztuaren 20an - 09:59
Igandeko elkarretaratzea

Txosna-gunetik kanpo izan arren larunbat gaueko bi erasoak, genero-indarkeriarekin lotutako kasuak kudeatzen dituen Bilboko Konpartsen batzordeari jakinarazi zizkioten hainbat herritarrek.

Erasoak salatzeko elkarretaratzea egin da Bilboko Areatzan igandean eta, ondoren, lapikokada txosnetan. Konpartsek salatu dute, “egunero emakumeei askatasunez aritzea galarazten dien indarkeria sexistarekin gogaituta” daudela. Zorion Egileor eta Saioa Dominguez pregoilariek gaineratu dutenez, eraso sexistek "emakumezkoen giza-eskubideen urraketa dakarte, eta espazio publikoaz, eta oro har jaiaz, gozatzeko gure eskubidearen aurka doaz".

Erasoei aurre egiteko protokoloa ere aktibatu dute

Igandeko protestan pregoilariek irakurri duten agiriak azaltzera eman duenez, gertakarien ondotik, erasoei aurre egiteko protokoloa aktibatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude