Bettan Hoqui, Zalgizeko artzaina: "Laster ardi anitzez gutiago izaiten ahal da bortuan"

  • Bettan Hoqui Zalgizeko (Zuberoa) laborari gaztea da. Duela 10 urte familiako etxaldean instalau zen. Ofizioan gehienik maite dituen lanetan udan ardiekin bortuan egoitea da. Larraineko Bostmendietan ardiak deizten ditu eta gasna ekoizten. Hartzaren gaiak oso kezkatzen du.

Bettan Hoqui bere artaldearekin. (Argazkia: Azia)

2019ko irailaren 23an - 09:56

Nolako etxaldea da Jauregiberrizaharrea?

Gure etxaldea Zalgizen da. Baditugu 35 hektarea pentze bainan zinez barreaturik: Zalgizen, Irurin eta Barkoxen. 350 ardi buru beltz baditugu, 8 euskal xerri eta 5 pottoka. Esne guzia gasnatzen dugu etxean. Bortuan deizten eta gasnatzen dugu, uztaila bukaeraino. Amarekin lan egiten dugu etxaldean. Bortuan Bostmendietan gira (Larraine), bakarrak gira olhaltian (etxolan) eta marroak berant ezartzen ahal ditugu (abuztuan).

Hi instalatzean, bide berri batzu jorratu nahi izan dituk...

Nahi nuen lehen gauza zen bortuan deizten berriz hastea. Ttipitan amarekin aritu nintzen, bainan geroztik ez. Bazen ia 20 urte ez ginuela bortuan deizten. Instalatu naizelarik, berriz hasi naiz eta gurasoek untsa lagundu naute, haiek baitituzte belar guziak egin lehen urteetan etxean. Nik astian uen bortuan egoiteko eta artzain ofizioaren eta gasna egiten ikasteko. Ene ikastaroetan, ekologikoan ziren etxaldeetan ibili naiz. Eta etxean gauza berdina egiteko asmoz nintzen. Bihi egiteko lurrak 3,5 ha ditugu. Gure sistiman ez genuen lur aski rotazioen egiteko. Ondorioz, bildotsen sortzeko sasoia berandu dugu : ardiak udaberrian erdiz, kanpoan bada bazka eta zereala gutiago emaiten dugu. Ardi arraza aldatu dugu ere : manex buru gorritik buru beltzerat. Bortua hobeki baliatzen dute buru beltzek eta den-bora luzeagoz egoiten dira mendian.Udazkenean, ez dugu prisarik jausteko, ardiak egoiten dira urria erdiraino (lehen, irailaren 15-20an jausten ginen). Ardi saldo osoarekin igotzen girenez (bortuan deizteko), kasik beste hilabete bat irabazi dugu udaberrian ere. Aurten hasi dugu ekologikoari buruzko konbertsioa.

Hartzaren gaiaz hire kezkak agertu dituk uda hasieran, mintzaldi batzutan parte hartuz...

Bai noski kezkak baginituen borturat joan baino lehen, ez baiginakien nola pasako zen uda. Han izaitez bost hilabetez, segur beldurra badugula hartza etor dadin gure ardien atakat-tzera. Erasorik ez da izan Zuberoako bortuetan (Hautes-Pyrénéestako erasoa, elgarrizketa hau egin ondoren gertatu da). Ariege-ko (Pirineo-ekialdean) artzainen esperientziari so eginez ere, ez dugu utzi nahi hartz hori instalatzen, baitakigu nola pasatzen diren gauzak han eta zoinkezka haundia duten. Ainitz pagaturik ere ardi hila, guk ez dugu beldur horrekin bizi nahi bortuan. Ez dugu onartzen ahal pagaturik izaitea ardiak sofrituz hartzaren bazkatzeko joaiteko.

Batzuk diote ez dutela bi hartzek artzaingoa zangoz gora igorriko...

Aurten jadanik badira artzain batzu borturat joan ez direnak, arriskurik ez hartzeko. Erasorik izan ez zelarik oraindik. Xiberuan, guk bezala, batzuk badute zinez bortuaren beharra beren etxaldearen biziarazteko. Bainan ainitzek badute lur frango etxaldearen ondoan eta borturat badoaz familiako historian baita,tradizioa baita eta plazerra ere. Ardi gutirekin badoaz, eta bortuan gogortzen hasten bada, berehala geld-tuko dute. Laster ardi ainitzez gutiago izaiten ahal da bortuan eta nik irrisku bat bezala ikusten dut artzaingoarentzat.

Geroari buruz, nun ikusten dituk kezkak eta esperantza punduak laborantza sektorean ?

Kezka bat da ikustea mementoan Ariege-an nola sofritzen ari diren artzainak eta nola Estatuak ez duen deus egiten hauen laguntzeko, lotsagarria da. Ibar horietan bada odola eta ez dira prest hola abandonatzeko.Ikusiz Estatua nola tematua den, nabari da bortizkeria, tensioa, goratzen ari dela eta ez dakigu nola bukatuko  den. Nik esperantxa dut laborari ezdiren jendeen sustenguan. Zinez guti gira laborariak populazio osoaren arabera. Orai arte jendek, gure ekoizpenak maite dituztenek, defendatu gaituzte gauza ainitzentzat, bai Laborantxa Ganbara muntatu delarik,bai ahateen krisa izan delarik... Hemengo bortueri lotua bada jendea, ez badu nahi dena zikintzen ikusi, herrietako bizia nahi badu, sustengatu behar gaitu. Mobilizaziorik gabe ezda deus mugituko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


2024-03-11 | ARGIA
“Talka-neurriak” adostu ditu Eusko Jaurlaritzak nekazaritza sindikatuekin

Eusko Jaurlaritzak, sindikatuekin egindako bileran, hamar konpromiso hartu ditu. Bilera ontzat eman badute ere, hauteskundeak egitear direnez, denborarik eza azpimarratu dute sindikatuek. ENBAk adierazi du denbora gutxi dutela neurriak gauzatzeko, eta UAGAk nabarmendu du... [+]


Eguneraketa berriak daude