"Beti ezberdinari eskatzen zaio aldatzea"

  • “Ezberdina denari eskatzen zaio aldatzea eta moldatzea, baina beharrezkoa da jakitea zein punturaino dauden prest bi aldeak elkar errespetatzeko”. Elkar ulertzea bi norabideko kontua delako, autistak nola gizarteratu azaldu ordez, gizarteari zer eskatzen dioten kontatu dute BBCk elkarrizketaturiko bi emakume autistek.


2021eko apirilaren 06an - 17:23

Apirilaren 2 Autismoaren Nazioarteko Eguna izan dela-eta, Montse Navarro eta Neurodivergente autistek izandako solasaldia argitaratu du BBCk. Nahasmendu Autistaren Espektroko nahasmendua da autismoa, eta komunikazioari, hizkuntzari eta harreman sozialei eragin ohi die.

Bai Navarrok bai Neurodivergentek aipatu dute baztertua ez izateko egokitzen saiatu behar izaten dutela etengabe, baina autista ez direnek ere, neurotipikoek, beren buruari galdetu beharko lioketela zer egin dezaketen eurek. “Nire komunikazioa ez da pertsona neurotipiko batek duena, eta horregatik daude hainbeste gaizki-ulertu. Ez dut kontu handirik gauzak esaterakoan, batzuetan pedantea dirudit”, dio Navarrok, baina autistek komunikatu nahi dutena entzuten jakitea garrantzitsua dela dio: “Nik nire katua ulertu badezaket gosea duenean, pertsona batekin ere komunikatu zaitezke, ezgaitasunen bat badu ere. Baina pertsona hori komunikatu daitekeen moduan komunikatzeko prest egon behar duzu”.

Adibidez, sozializatzeak nekatu egiten duela aitortu du Navarrok, eta jende batek gaizki ulertzen duela hori. “Aurpegi txarra jartzen hasten naizela ikusten dute eta pentsatzen dute gaizki erortzen zaizkidala, eta ez, besterik gabe nekatzen hasi naiz. Ez da nik aukeratzen dudan zerbait. Nahiko nuke egun osoan on fire izan, baina nekatzen naiz. Eta ez bakarrik sozializatzen, edozeri ahalegin eta intentsitate handia eskaintzen baitiot”.

Seme-alaba autistak “aske uzten” jakitea

Gurasoei zer eskatzen diete? Maitasuna ematea, “baina ez seme-alaba autista izan daitekeenagatik, den bezalakoa izateagatik baizik. Bestela, umea hazten da pentsatuz ez duela maitasunik merezi lorpen batzuk egin ezean”. Horrez gain, seme-alabak askatzen jakitea ere inportantea da, “beldurra ematen duela badakidan arren”, dio Navarrok: “Edozein aitzakia ona da ezgaitasuna duen seme-alaba ez askatzeko, huts egiten eta erabakiak hartzen ez uzteko”.

Eta harreman sexu-afektiboei zer eskatzen diete? “Badirudi ezgaitasuna duzunez ezin duzula beste pertsona batekin sexurik izan”, dio Neurodivergentek, “ikusarazi nahi dizute ez duzula bikote harremanik izango, eta mundu hori ezkutatzen dizutenez, gehiegikeriak eta harreman ankerrak jasateko aukera gehien duen kolektiboa garela uste dut. Nire lehenengo bikotekideak kontrolatu egiten ninduen, baina ez nuen ezer arrarorik ikusten, inork ez zizkidalako azaldu bikote barruko arau sozialak”.

Paternalismoz ez jokatzeko eskatzen diete bikotekideei, sarri infantilizatu egiten dituztelako, erabakiak norbere izenean hartuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autismoa
2023-12-21 | dantzan.eus
Autismoarekin dantzan, gorputza eta musika komunikaziorako eta harremanetarako zubi

Erritmo eta doinu alaiak entzun ditugu pasilloaren bukaeran. Musikari jarraika egongelara iritsi gara, baina mahaiak ertz batera apartatuta daude, dantza-gela da gaurkoan. Hainbat pertsona dantzan dabiltza: aurrera eta atzera, ezker, eskuin, galletak jaten eta hegazkinean... [+]


"Autista naizela jakiteak gauzei eta jokabideei izena jartzen lagundu dit"

Neuropsikologo bati esker jakin zuen Jokin Pedreñok autista dela; bide pribatua hartu zuen traben eta estigmatizazioaren beldur zelako.


2020-03-30 | Axier Lopez
Autismoa eta koronabirusa: balkoitik dator estigma urdina

Konfinamendua hasi denetik, autismoa edo TDAH duten haurren zenbait gurasoren salaketak zabaldu dira sare sozial eta hedabideetan. Tratu iraingarrien iturria: etxetik kalera begira direnak, antza, ez baitute ulertzen batzuk zergatik ateratzen diren euren seme-alabekin kalera,... [+]


Eguneraketa berriak daude