Beste genozidio bat Amazonian: Covid-19ak bi aldiz gehiago hiltzen du indigenen artean

  • Brasilgo jatorrizko herrien defentsarako erakunde batek egindako txostenaren arabera, “larritzeko moduko” heriotza kopurua izaten ari da Amazonia barrualdeko jendeen artean koronabirusagatik. “Urteetako utzikeria publikoaren” ondorioa dela nabarmendu dute.


2020ko maiatzaren 25ean - 16:27
(arg: Coiab Amazonia)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Brasilen bizi diren 900.000 indigenen artean Covid-19ak eragindako heriotza %12,6koa da kutsatu bakoitzeko, aldiz Brasilgo batez bestekoa %6,4 da. Brasilgo Herri Indigenen Artikulaziorako erakundeak (APIB) egindako txosten batek Bolsonaroren gobernuak emandako datuen oso bestelako emaitzak utzi ditu, eta ziurtatu du gutxienez 980 positibo eta 125 hildako daudela Amazonaseko indigenen artean, oso kopuru altua, biztanleria kontuan edukita.

APIBek azaldu duenez, hirietara aldatu diren indigenen kasuak ere aztertu dituzte beraiek, eta oso egoera prekarioan bizi direnez euren zaurgarritasuna eta osasun arazoak handiagoak dira. Bestalde, Amazonia barrualdeko herrietan bizi direnak osasun zerbitzuetatik oso urrun daude eta, “utzikeria” horren ondorioz, haiek artatzeko modurik ez dago.

CNN kateari APIBeko koordinatzaileetako batek adierazi dionez, herrietatik ospitaletara joateko “egunak” behar izaten dituzte eta oinarrizko osasun azpiegiturak, aldiz, ez daude klinikoki preparatuta Covid-19ari aurre egiteko.

Brasil da munduan pandemiak gehien kaltetu duen herrialdeetako bat eta Amazonaseko Estatua izan da kolpatuena –denera 26.000 kasu eta 1.600 hildako baino gehiago–. Hori baieztatzeko beste txosten bat darabilte, Oswaldo Cruz fundazioarena. Jair Bolsonarok mehatxua mespretxuz hartu du baina, eta neurri zorrotzagoak ezartzearen aldekoak alboratu ditu, tartean Osasun ministroa bera. Brasilgo presidentea oso oldarkor aritu da herri indigenen kontra gobernura iritsi zenetik.

Orain arte hirietan eta Amazonaseko Estatuaren kanpoaldean nabaritu dira kutsatzeak, baina agintarien arabera, pandemiak oihanaren barrualdera egitea “saihestezina” izango da jadanik. Aktibista eta indigenen defendatzaileak –baita Manaos hiriko alkatea ere–, “genozidio” berri batez ari dira hitz egiten jadanik, jatorrizko herriek “ez baitute antigorputzik oihanetik kanpoko gaixotasunentzat”.

Horri, gainera, gehitu behar zaio iazko suteek eta deforestazioak eragindako triskantza eta lekualdatzeak, Covid-19aren krisia hasi zenetik areagotu besterik egin ez dena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
Bolsonaroren erorketa: zigor historiko baten gakoak

Auzitegi Gorenak 27 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Jair Bolsonarori, Latinoamerikako ultraeskuindarren erreferenteari, Lularen aurka hauteskundeak galdu ostean, 2022an estatu-kolpe saiakera baten buru izateagatik.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2024-12-10 | ARGIA
Lula da Silva ZIUn dago, buru-ebakuntza bat egin ostean

Brasilgo presidentea "egonkor" dagoela esan du gobernuak. Erorikoa izan zuen etxean, eta hemorragia izan garunean.


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20-ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


Teknologia
Botere guztia

Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]


Abortua homizidio bilakatu nahi duen lege proiektuaren aurka kalera atera dira Brasilen

Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]


Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.