Bertso saioak egun pandemia aurrekoen erdiak dira

  • 2021eko lehen bost hilabeteetako bertso plazen datuak eman ditu Bertsozale Elkarteak. Urte hasiera gogorra izan da bertsolaritzarentzat: pandemia aurretik (2019an) epe berean egin ziren saioak baino %60 gutxiago egin dira aurtengo lehen hilabeteetan, eta 2020an baino %25 gutxiago; kontuan izan behar baita iazko urtearen hasiera pandemiarik gabekoa izan zela.


2021eko ekainaren 1ean - 10:41
Argazkia: Azkoitiko Udala.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2019an lehen bost hilabeteetan 366 saio antolatu ziren, eta 2021ean epe berean 144 saio besterik ez dira antolatu. Edonola ere, Bertsozale Elkarteak plazaratu duen irakurketa baikorra da: "Martxotik aurrera bertso plazen kopuruak goranzko bidea hartu du eta hala jarraitzen du egun ere: apirilean 29 saio egin baziren, 47 izan dira maiatzean".

Jaialdiak eta saio bereziak nagusi

Saio motari dagokionez, jaialdiek eta bat-bateko bereziek betetzen dute agenda batez ere: bertso hitzorduen %91,5a, zehazki. Lagunarteko eta plaza libreko saio gutxi antolatu dira, hau da, otorduetan egiten direnak eta gai jartzailerik gabe bertsolariek ikus-entzuleengandik hurbil kalean egiten dituztenak.

Saio gehienak Lanku enpresaren bidez antolatzen dira

Bertsozale Elkarteak autofinantziaziorako sortutako enpresa da Lanku, tokian tokiko antolatzaileei bertso saioak antolatzeko zerbitzua eskaintzen diena. 2021ean nabarmen egin du gora Lankuren bidez antolatutako saioen proportzioak: 2019an antolatutako saioen %30 izan zen Lanku bidez egindakoa, eta 2021ean saio guztien %45 izan da horrela.

Bertsozale Elkarteak ez du honen arrazoien berri eman, pentsa daiteke, batetik, pandemia garaian Bertsozale Elkartea eta Lanku plazak sustatzeko egiten ari diren ahaleginaren ondorio izan daitekeela, hein batean, eta bestalde, egiten diren saioetatik kopuru handiagoa orain erakunde publikoek antolatutakoak direla, eta herri ekimenekoak zeharo gutxitu direla.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025eko abenduaren 29
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da
Agur ahots sakoneko plazagizonari

2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

2025eko abenduaren 1
"Ilargia eta Landareak" agendaren aurkezpena Biriatuko Arbolaren Bestan
"Fruta arbolak bermatzen du zer jana izango dugula"

Eguneraketa berriak daude