eRRe bertso emanaldia ondu dute Aner Peritzek, Haizea Aranak, Leire Vargasek eta Oihana Aranak. Otsailaren 5ean eskaini dute estreinakoz Durangon; ondoren, beste zortzi emanaldi dituzte jada hitzartuta: otsailean Iruñean, Aretxabaletan eta Zizurkilen arituko dira eta martxoan Soraluzen, Tolosan, Zuian, Astigarragan eta Zarautzen. Bertsozale Elkarteak egin die elkarrizketa hau:
Nola sortu zen eRRe?
Aner Peritz: eRRe ez da gu laurongandik sortutako proposamena; Lankuk proposatu zigun. Lehenbizi Oihanari Lankuko Marta Agirrezabalak, eta handik laukotera etorri zen. Aurreko udan bazkaritarako bildu eta aurrera egitea erabaki genuen. Bertso emanaldia egiteko proposatu ziguten, eta hortik aurrera geuk erabaki dugu dena: gaiak, formak, moduak, testuak… bertso emanaldi bat zer den ere bai.
Aldarri bat bertsoz. Zeren aldarria da eRRe?
Haizea Arana: eRRe gauza askoren aldarria da, eta ez da kasualitatea gure gorputz eta identitateetatik sortua izatea. eRRek geure gorputzak zeharkatzen dituzten hainbat gairekin kritiko izan nahi du; horien artean, bertsolaritzarekin. Betiere, geure ikuspuntutik eta autokritika puntu batekin. Bertso munduari bertsolari bollera eta marika gazte batzuen ikuspuntua adierazi nahi zaio, oholtzan dugun lekua aldarrikatuz eta gure artean hainbestetan partekatu, baina publiko egin ez ditugun gai eta aldarriak plazara eramanez.
Ohituta zaudete bertsotan oholtza gainean, baina bestelako esperientzia dirudi honek. Laguntzarik izan duzue emanaldia oholtzara ekartzeko?
Leire Vargas: Bai, guztiz bestelako esperientzia da: gutxi bat-batekotik, denak egon behar du prestatuta eta ondo pentsatuta, denak izan behar du zentzua eta praktikotasuna, bai emanaldiaren funtzionamenduari eta bai ikusleak ulertuko duenari begira. Gidoia idazteko ez genuen aparteko zailtasunik eduki: sortu genituen eRRe osatzen duten hamar eszenak eta baita haien testuak ere.
Taularatzea zen arazoa, ordea. Pare bat hilabetez egon ginen geure kabuz horretan lanean, era guztiz instintiboan, eta ohartu ginen antzerki mundutik zetorren norbaiten laguntza behar genuela. Hala, logikoa iruditu zitzaigun gure zuzendaria izango zen Edurne Azkarateri deitzea: aurretik ezagutzen genuen, eta bagenekien behargin fina zela. Eta esperientzia bikaina izan da harekin lan egitea, baiki; asko irakatsi digu, eta oinarritik hasita xehetasunetaraino eraman gaitu performatuko dugun hori birpentsatzera eta hari zentzua ematera, halako eran non orain benetan argi baitugu zertan ari garen eta zergatik. Guk ikusi ere egiten ez genituen gauzetan jarri du fokua berak, eta trinkotasuna eman dio eRReri zentzu bisual eta eszenikoan. Ezinezkoa litzateke oholtzara eramango dugun hori publikoak merezi duen antzerki mailara iristea hura gabe.
Bertsolaritzak elkartutakoak zarete, baina bestelako kultur diziplinetan ere baduzue esperientziarik. Bertso Udalekuak edo Ahots Baten bezalako egitasmoek lagundu zaituztete zuen sorkuntzan hazten?
Oihana Arana: Hasteko eta behin, esan beharrekoa da aipatu ekimen horietan ezagutu dugula elkar. Anerrek, Haizeak eta Oihanak 2014an ezagutu genuen elkar Bertso Udalekuetan, eta Leire 2020ko Ahots Baten sormen topagunean batu zen taldera. Ekimen hauek lagundu digute bertsoaren inguruko sareak sortzen, taldea egiten eta bertsoa taldean egiten den zerbait moduan ulertzen. Hortaz, ezinbestean izan dute eragina gure sorkuntza ulertzeko maneran, norbere proiektu propioetan, eta, batez ere, emanaldi konkretu honetan.
Bertso saioa, antzerki emanaldia, errezitaldia… kategorien aurka dagoen ekoizpena badago definitzerik?
Interesatzen zaigun hori kontatzeko moduak atakatzen saiatu gara, emanaldi hibrido bat osatzeraino. Gai bakoitza lantzeko aproposena iruditu zaigun diziplina aukeratu dugu: bertsotik dezente dauka, antzerkitik ere bai, badago musika, narrazioa, "dantza"… Guri zaila egiten zaigu etiketa bat jartzea. Ikusi ondoren, bakoitzak bere erara defini dezala.
eRRe ikuskizunaren hurrengo emanaldiak
- Otsailaren 15ean Iruñean.
- Otsailaren 18an Aretxabaletan.
- Otsailaren 19an Zizurkilen.
- Martxoaren 4an Soraluzen.
- Martxoaren 9an Tolosan.
- Martxoaren 11n Zuian.
- Martxoaren 12an Astigarragan.
- Martxoaren 25ean Zarautzen.
Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]
Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]
“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]