'Berria'-rentzat diru-laguntza %14 murriztu du Jaurlaritzak


2014ko urriaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Inoizko murrizketarik handiena", Berriaren azalean.

"Konparazio batera, Euskaldunon Egunkariak haren azken urtean jaso zuen baino 350.000 euro gutxiago dira. Erraz esaten da, baina ez da txantxetarako gaia", nabarmendu du Berria Taldeko kontseilari ordezkari Iban Arregik.

"Abisatuta geunden, abisatuta geundenez. 'Hedabide bakoitza irits litekeen herritarren artean zenbatengana iristen den aztertu', eta horren arabera banatuko zirela laguntzak esan zuen Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak, eta hasieratik bertatik tokiko hedabideetan jarri zuen lehentasuna".

"Puntuak emateko eta kentzeko erabilitako neurri zehatzak oraindik ezagutu gabe, esan daiteke sektorea bere osotasunean babestuko eta garatzen lagunduko duen laguntza politikarik ez dugula, are gutxiago aurtengo ebazpenarekin", kexu da Arregi.

"Esaten da estrategikoa dela sektore hau, esaten da sektoreko gainontzeko azpisektoreen moduan behar duela herri honek egunkari nazionala ere, baina horretarako bermerik ez du eskaintzen gero Eusko Jaurlaritzak".

Estitxu Eizagirre, ARGIA: "Denok behar ditugu jaso ditugunak eta gehiago; gutxiago ez"

Jaurlaritzak euskarazko hedabideentzako diru-laguntzetan egin dituen aldaketez hainbat hedabidetako ordezkariek egindako balorazioak jaso ditu Berriak.

Estitxu Eizagirre ARGIAko zuzendariaren ustez, Jaurlaritzak "azalpenak" eman beharko lituzke laguntzak banatzeko irizpideen inguruan. "Aldaketak egon dira kopuruetan; beraz, azaldu beharko lukete zeren aldeko apustua egin duten diru laguntza horiekin, baina onean esanda".

Eizagirreren arabera, hedabideen eta Jaurlaritzaren arteko elkarlana beharrezkoa da, "berdinetik berdinera eta elkarlan baterako epe ertain eta luzera begirako lan bat". Baina horrelakorik ez dagoela dio: "Ez dago inolako adostasunik aurrera begira zer jorratu behar dugun eta zenbat diru behar dugun hitz egiteko".

Baliabide gehiago eskatu ditu hedabideentzat: "Denok behar ditugu jaso ditugunak eta gehiago. Gutxiago jasotzea ez da posible".

Informazio gehiago:

Euskarazko hedabideentzako laguntzak, kopurutan, Berriaren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inbertsio publikoak
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


2022-12-07 | Lide Iraola
25 eta 29 urte bitartean emantzipatzeko diru laguntzak ematea aurreikusten du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak Gazteen Emantzipazioa Laguntzeko 2030 Euskal Estrategia aurkeztu du asteazkenean, emantzipazio adina 28ra jaisteko eta soldatak 2010ko kopuruetara iristeko helburuz. Diru laguntzak ematea aurreikusten du, eta gazteei zuzendutako 13.500 lanpostu berri... [+]


Funts putreei aurre egingo dien banku publiko bat sortzea baztertu dute EAJk, PSEk eta PPk Legebiltzarrean

Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk aurkeztuta, enpresa estrategikoei lagunduko dien banku publiko baten sorrerari buruzko mozioa eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean. Euren esanetan garrantzitsua da enpresa horiek EAEn errotuta eta funts putreen eraginpetik kanpo egotea... [+]


Inbertsio publikoak mozkinak pribatizatzeko

Ohiko teoria ekonomikoaren arabera, inbertsio pribatuak publikoak baino eraginkorragoak dira. Inbertitzaile pribatuek beraien enpresatan inbertitzen dute ekoizpena bizkortzeko eta ondorioz mozkin itxurosoak eskuratu ahal izateko. Alabaina, gauza bat da teoria interesatuak dioena... [+]


Eguneraketa berriak daude