Berri Txarrak taldeak Bilboko Kobetamendin joko du uztailaren 14an

  • Taldearen amaiera biraren barruan egingo du kontzertua Lekunberriko taldeak, BBK Livek-eko musika jaialdia amaitu eta biharamonean.


2019ko apirilaren 8an - 11:13
Arg.: EITB / Gaizka Peñafiel Arg.: EITB / Gaizka Peñafiel
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Taldeak horrela iragarri du kontzertu berezi hau:

"2019an Euskal Herrian eman beharreko kontzertu guztietarako sarrerak ordu gutxitan agortu zirela kontuan hartuta, albiste on bat dakarkigu berrizale guztiontzako: hona inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia: Berri Txarrak zuzenean, Bilboko Kobetamendin, uztailaren 14an. Ez-ohiko saioa izango dela ere aurreratu diezazuekegu, Ikusi Arte Tour biran eskaintzen ari garenetik ezberdina. Laster informazio gehiago helaraziko dizuegu.

Sarrerak astelehen honetatik aurrera salgai izango dira 12:00etatik aurrea, tickets.berritxarrak.net webgunean.


Irakurri gehiago: Musika Kultura
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.