Taldearen amaiera biraren barruan egingo du kontzertua Lekunberriko taldeak, BBK Livek-eko musika jaialdia amaitu eta biharamonean.
Taldeak horrela iragarri du kontzertu berezi hau:
"2019an Euskal Herrian eman beharreko kontzertu guztietarako sarrerak ordu gutxitan agortu zirela kontuan hartuta, albiste on bat dakarkigu berrizale guztiontzako: hona inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia: Berri Txarrak zuzenean, Bilboko Kobetamendin, uztailaren 14an. Ez-ohiko saioa izango dela ere aurreratu diezazuekegu, Ikusi Arte Tour biran eskaintzen ari garenetik ezberdina. Laster informazio gehiago helaraziko dizuegu.
Sarrerak astelehen honetatik aurrera salgai izango dira 12:00etatik aurrea, tickets.berritxarrak.net webgunean.