Berri-Otxoak elkarteak udal aurrean salatu du aterpetxe baten aldeko mozioa zentsuratu izana

  • "Herritarren parte-hartzearen aurkako estatu kolpea eta murrizketa sozialak" salatzeko kontzentrazioa egin dute Barakaldoko Udalaren aurrean. 


2016ko otsailaren 25ean - 12:36
"Herritarren parte-hartzearen aurkako estatu kolpea eta murrizketa sozialak" salatzeko kontzentrazioa egin dute Barakaldoko Udalaren aurrean. 
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Berri-Otxoak Gizarte Bazterketaren aurkako eta Gizarte Eskubideen aldeko plataformak salatu du EAJko udalbatzak ez duela aterpetxeren aldeko mozioa osteguneko udalbatzan sartu, eta ez dutela mozioa eztabaidatzerik izan. Hori salatzeko, eskubide sozialen eta herritarren parte-hartzearen aldeko kontzentrazioa egin dute ostegunean udaletxe aurrean.

Berri-Otxoak eta Barakaldoko zazpi bizilagun elkartek mozio bat aurkeztu zuten astelehenean. Mozio horren bidez elkarteek eskatu diote udalari aterpetxe bat abian jar dezala etxegabeentzat, eta hori martxan jarri ez bitartean, ez dezala itxi pertsona etxegabeek erabiltzen duten kiroldegia. Martxoaren 31an ixtea aurreikusten du udalak.

Antolatzaileek eskatu diote udalari Zerbitzu Sozialen Legea betetzeko: lege horren arabera, 20.000 biztanle baino gehiagoko herriek zentro sozial bat eskaini behar dute etxerik ez duten pertsonentzat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murrizketak
Eguneraketa berriak daude