Berotze globalaren errua 90 enpresak dute nagusiki

  • 90 konpainiak isurtzen dituzte berotze globala sortzen duten emisioen bi heren. Petrolio, gas edo karbono ekoizleak dira enpresa gehienak. 


2013ko azaroaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hainbat enpresen isuriek sortzen dute berotze globala. (Arg: ojocientífico.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Climatic Change aldizkariak argitaratutako datuen arabera, industralizazio garaia hasi zenetik, aireratutako substantzia gehienak haienak ziren. 90 horietako batzuk enpresa pribatuak dira –Chevrolet, Exxon eta BP, kasu–, eta beste batzuk hainbat estaturen menpeko enpresa publikoak.

Emisioak egiteaz gain, askok erregai fosilak dauzkate. Erre ahala, handitu egiten da klima aldaketaren arriskua.

Alde biko problema da, beraz: batetik emari toxikoak kontrolatu beharko lituzkete, eta bestetik, erregai fosilak erabiltzea ekidin beharko lukete gobernuek –baldin eta klimaren egoera kontrolatu nahi badute–.

Enpresen eta estatuen ardura

Al Gore AEBetako presidente ohiak, Climatic Changeren azterketak arazoari “beste buelta bat” ematen diola adierazi du. Izan ere, orain arte gobernuei leporatu diete beroketa efektua eragitea. Datu berriek, baina, ardura enpresen eta estatuen artean dagoela argi uzten dute .

The Guardian egunkariari eskainitako elkarrizketan, sektore publikoari eta pribatuari dei egin die, arazoa konpon dezaten.

Mugatu beharreko konpainiak

Michel Mann klimatogoak, aldiz, konpainia pribatuen datuan paratu du arreta, eta kontrol falta nabarmendu du: “Orain emisioak zorrotzago aztertzea espero dut”.

Klima aldaketaren aurkako ikertzaile Naomi Oreskesek beste gai bat jarri du mahaiaren gainean: desinformazioa. Haren ustetan, txostenak erakusten du beroketa efektuaren “errudun” izan diren multinazionalek finantzatu izan dituztela klima aldaketaren existentzia ukatzeko kanpainak. “Koinzidentziak zeresana ematen du”, nabarmendu du ironiaz.

Ikerketaren nondik-norakoak

Zortzi urte eman dituzte ikertzaileek karbono emisioak aztertzen, baita igorle nagusien jokabide historikoa ere.

Aipatutako 90 konpainia horietatik, 50 pribatuak dira. 31 hainbat estatuen jabetzapean daude – besteak beste, Saudi Arabia, Norvegia eta  Errusia–, baina ez dituzte zuzenean kudeatzen. Gainontzeko bederatziak, zenbait estatuenak dira, eta gainera, tokiko gobernuen erabakien menpe daude –adibidez, Txinako konpainia eta Ipar Koreakoa–.

Richard Heede adituak zuzendu du ikerketa. Haren arabera, enpresa pribatuek sortu dute kutsadura handiena: “20 konpainiak emisioen %30 eragin dute”.

Dena den, egun herrialde batek aireratzen du kutsadura gehien: Txina. Mundu osoko emisioen %8,6  egiten du.

Jabetza pribatukoei dagokienez, Chevron Texacok kutsaduraren %3,5 eragiten du; Exxonek %3,2; eta BPk %2,5.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Eguneraketa berriak daude