Klima aldaketa eragiten duten gasek berriro markak hautsi dituztela ohartarazi du NBEk

  • NBEren Munduko Metereologia Erakundeak 2018an egindako azterketak txosten batean bildu ditu, eta CO2aren gorakada nabarmendu du.


2019ko azaroaren 25an - 14:55

Munduko Meterologia Erakundeak 2018an karbono dioxidoaren (CO2) emisioa %0,56 igo zela adierazi du, 2017koarekin alderatuta. "Nazioarteko agintariek Parisen sinatu zuten hitzarmenak ez du funtzionatuko emisio horien aurka", adierazi du erakundeak.

Izan ere, MMEk esan du ez dagoela "berotegi-eragina egiten duten gasen emisioak jaitsiko direnen zantzurik". Horrek ondorio larriak ekar ditzake MMEren arabera: tenperaturen igoera, itsasoaren batez besteko mailaren gorakada eta lurreko zein uretako ekosistemen aztoramendua, besteak beste.

Ia inoiz ikusi gabeko datuak

Erakundeko idazkari nagusi Petteri Taalasen arabera, gaur egungo karbono dioxidoaren pilaketa zenbakiak "duela hiru milioi- eta bost milioi urte bakarrik ezagutu izan ziren planetan", baina zehaztu duenez garai hartan "tenperatura orain baino bizpahiru gradu altuagoa zen, eta itsasoaren maila egun baino 10-20 metro altuagoa zen".. Aste honetan Madrilen 25. Klima Goi Bilera antolatuko dute, eta gaia hizpide izango da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Lehen aldia da klima larrialdiaren harira estatu bat zigortzen duela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Suitza zigortu du Estrasburgok, estatu horrek bideraturiko klima politikak adindunen eta oro har herritarren osasun eskubidea zangopilatzen duelakoan. Ebazpena txalotu dute talde eta norbanako ekologistek eta diotenaz, ondorioak izanen ditu gainontzeko estatuengan ere, besteak... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Eguneraketa berriak daude