AEB

Sanders erretiratu da AEBetako presidentetzarako lehiatik, langile klasea defendatu nahi zuen hautagaia

  • AEBetako presidentetzarako egiten ari zen bidea amaitutzat jo duela jakinarazi du asteazkenean Bernie Sandersek. AEBetako panorama politikoa ezkerrerantz eraman nahi zuen 78 urteko Vermont hiriko senatariak, Alderdi Demokratako bere hautagaitza erretiratzen duela komunikatu du.


2020ko apirilaren 08an - 20:20
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Presidentetzarako kanpaina bertan behera utzi du Sandersek asteazkenean, amaitutzat emanez sozialista gisa ia ezerezetik abiatuta mundu mailan jende askoren esperantza pizteraino egin duen bidea. Besteren artean langile klasea defendatzen zuela zioen, baita iraulatza politikora deitu ere.

Bere erretiroak ia ziurtzat uzten du Joe Biden izango dela Donald Trumpen aurka lehiatuko den Alderdi Demokratako hautagaia.

"Elkarrekin estatubatuarren kontzientzia eraldatu dugu, nolako nazioa izatera irits gaitezkeenari buruz eta herrialde honetan pauso handia eman dugu aurrera justizia ekonomikoaren, justizia sozialaren, justizia arrazialaren eta justizia klimatikoaren borroketan", esan du Sandersek bere etxetik egin duen bideo konferentzian.

Jarraian erabakia komunikatzeko baliatu konferentzia.

 


Eguneraketa berriak daude