Ines Bermejo artista eta Julen Nafarrate kazetari getxoztarrek bultzatuta, ekimenaren helburua da LGTBI+ amama eta aititei ikusgarritasuna ematea. Horretarako, arte-erakusketa bat antolatuko dute, baina, laguntza eskatu dute istoriook jasotzeko, guerebagara@gmail.com helbide elektronikora idatzita edota 687 245 352 telefono zenbakira deituta. Proiektuaz gehiago jakiteko, beraiekaz batu gara oraingoan.
Hasteko, nondik dator “Gu ere bagara” motako proiektua gauzatzearen ideia?
Aspaldi izan dugun kezka izan da. Ez dugu LGTBI+ nagusien errealitatea ezagutzen: nola bizi duten euren sexualitatea, zeintzuk diren euren bizipenak... Aldi berean, ez dugu ezagutzen Getxoko memoria sexu-askatasunari dagokionez: nola bizi zuten lehen LGTBI+ pertsonek euren orientazioa, non batzen ziren, zer nolako errepresioa jaso zuten... Hori guztia jaso nahiko genuke, edo behintzat gure ekarpena egin.
Zein egoera bizi du gaur egun LGTBI+ kolektiboak?
Azken urteetan ikusgarritasun handia irabazi du LGTBI+ borrokak, baina horren erabilera ere egiten ari dira erakundeak. Estereotipo bat sortzen ari da, eta kanpoan geratzen ari dira bazterreko guztiak: gorputz ez normatiboak, pertsona arrazializatuak... eta baita ere pertsona nagusiak. Ez da eurei buruz berba egiten, eta hori ere LGTBIfobia bada, nahiz eta zeharka edo ezkutukoa izan.
Eta gurera ekarrita, nolakoa da egoera hori?
Egia da gazte belaunaldiek batez ere askatasun handiagoarekin bizi dutela gaur egun euren sexualitatea, behintzat espazio jakin batzuetan, baina egia ere bada eraso LGTBIfobo ugari gertatzen ari direla gurean. Algortako inauterien kasua da argiena. Borrokan jarraitzea ezinbestekoa da, arlo eta espazio guztietan.
LGTBI+ kolektiboan, logikoa denez, adin guztietako jendea dago. Hala ere, amama eta aititen egoera oso ezezaguna da askoren artean. Zeintzuk zailtasun aurreikusten duzue horien lekukotzak jasotzeko?
Egia esan erronka handia izango da lekukotza hauek jasotzea, oraindik orain estigmatizazio handia badagoelako LGTBI+ nagusien kasuan. Oro har uste dugu gutxi berba egiten dela nagusien arazoez; are gutxiago pertsona nagusien sexualitateaz; eta ezer ez LGTBI+ pertsona nagusien sexualitateaz. Guk horma horretan arrakala txiki bat egin nahiko genuke, ea lortzen dugun!
Noiz hasiko zarete testigantza horiek jasotzen?
Hasi gara jada, eta zaila izaten ari da egia esan. Baten batek elkarrizketa hau irakurtzen badu eta ekarpenen bat egiteko prest badago, gurekin harremanetan jartzera animatu gura dugu. Pena litzateke gure herrian gertatu diren istorio horiek guztiak galtzea, ez geratzea jasota, inolako aitortzarik ez izatea.
Testigantzak artearen bitartez gizarteratu. Zelan egin gura duzue hori?
Arte erakusketa bat antolatzeko asmoa dugu udazkenean. Collage-aren teknika erabiliko dugu, aspaldiko argazkiak eta gaur egunekoak nahastuta. Hor bertan ere testigantzak eta istorioak irakurtzeko aukera egongo da.
Proiektua hasi baino lehen, hainbat galdera bota dituzue: "Non elkartzen ziren Getxoko LGTBI+ kideak? Zer nolako kodeak eta berbak zituzten? Nolabaiteko talderik egon zen inoiz?". Erantzunak izan aurretik, baduzue horien inguruko informaziorik?
Egia esan informazio askorik ez dugu izan. Erreferentziaren bat badaukagu: Azkorriko pinudiarena da ezagunena gizonen kasuan (batzuetan irainak eta txantxak egiteko ere erabilia izan dena), eta tabernaren bat ere aipatu digute. Baina errepikatuena zera da: jendeak batez ere Bilbora alde egiten zuela bere sexualitatea askatasun handiagoarekin bizitzeko.
Zelan parte har daiteke egitasmoan?
Horretarako biderik egokiena zuzenean gurekin harremanetan jartzea da: guerebagara@gmail.com helbidean edota 687 245 352 telefono zenbakian. Gure helburua da parte-hartzaile guztiak eroso sentitzea, eta bakoitzaren beharrak eta sentipenak kontuan hartuko ditugu, noski.
Hori guztia egiteko, Getxoko Udalaren laguntza jaso duzue, ezta?
Bai, Getxoko Udalaren sormen beken deialdira aurkeztu ginen eta proiektuagaz aurrera egiteko diru-laguntza jaso dugu.
Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre... [+]
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.