Irungo Harrera Sareak ohar baten bidez jakinarazi duenez, apirilaren 18an urkatuta agertutako gazte eritrearra ez zegoen Irunen erroldaturik eta bidean zegoen migratzailea zela uste dute. Elkarretaratzea egingo dute ostegunean, hilak 22, 18:00etan Irungo San Juan plazan.
Apirilaren 18an goizeko 8:30ak aldera emakume batek gizon beltz baten gorpua urkatuta aurkitu zuen Irungo Azken portu kiroldegiaren atzeko aldean. Ertzaintza ikerketaz arduratu da eta gazteak bere buruaz beste egin zuela baieztatu du.
Duela bi egun Irungo Harrera Sareak jakinarazi zuenez, gaztearen inguruko informazio gehiago bilatzen saiatzen ari ziren, Eritrear jatorrikoa zela besterik ez baitzekiten hasieran. Egunotan ez du informazio askorik lortu ahal izan Harrera Sareak: Eritrear jatorriko gaztea zen, ez zegoen Irunen erroldaturik, ez zuen bizileku-agiririk, ez dago harrera-baliabiderik erabili zuenaren erregistrorik eta Irungo eritre-komunitateak ez du ezagutzen.
Sareko kideek bidean zegoen migratzaile bat zela uste dute. Izan ere, jatorriagatik, gutxi gorabeherako adinagatik eta inguruarekin harremanik ez izategatik, ziurrenik, Europara Italiatik sartu eta Alemaniara edo Frantziara iristen saiatu zela uste dute. Irunetik Frantziar estatura igaro, bertan atxilotua izan eta legez kanpo kanporatua izango zela adierazi dute, segur aski behin baino gehiagotan. Azkenik, etsipenaren aurrean jazarpenarekin amaitzea erabaki zuela. Sarritan, migratzaileek jasaten duten jazarpena heriotzan amaitzen dela gogorarazi dute.
Harrera Sareak argi du pertsona horiek heriotzara bultzatzen dituztenak zeintzuk diren: Europar Batasuneko jendarmeak bihurtu diren herrialdeak (Maroko, Turkia, Libia…), EBren kanpoko mugak (Grezia, Italia eta Espainia), Schengen espazioaren barne-mugak (Frantzia) eta Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa eta baita Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Irungo Udala ere.
Gogor kritikatu dute euskal administrazioen lana eta “gizatasuna kentzeko politika arrazisten ondorioak arindu nahi dituztela” ikusarazten duten arren, “oso paper eskasa” jokatzen ari direla salatu dute.
Horrez gain, gazte eritrearrarekin gertaturakoa “ustekabeko eta testuingururik gabeko gertaera” gisa aurkeztu nahi dela salatu du Harrera Sareak, heriotza migrazio-fenomenoaren aurkako eta pertsonen aurkako praktika negargarrien ondorio dela onartu beharrean.
Hori horrela, zenbait eskakizun egin dizkiete Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Irungo Udalari:
1.Hildako gaztearekin zer gertatu den argitzea eta bere identifikazioa, familiarekin komunikazioa eta gorpuaren aberriratzea erraztea.
2. Giza eskubideen alde egitea eta Irunera iristen diren migratzaileei eragiten dieten harrera-irizpide murriztaileak eta diskriminatzaileak berrikustea.
3. Mugari dagozkion eskumen murritzen atzean ezkutatzeari uztea eta Hendaiako muga arrazista irekitzeko politika egitea.
4. Arrazakeria, diskriminazioa eta hiltzeko aukera migrazioaren berezko ondoriotzat ez hartzea.
Egoerak horrela jarraitzen badu heriotza gehiago egongo direla azpimarratu dute eta bihar, hilak 22, osteguna, 18:00etan Irungo San Juan plazan egingo duten bilkurara joateko deia zabaldu dute.
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]