Berangon eraiki gura duten merkatalgunearen kontrako sinadurak biltzen dabiltza

  • Berangoko Udalak iaz jakinarazi zuen Mercadona supermerkatu katea eta Decathlon arropa denda Landaida Goikoa sektorean ezartzeko baimena emana zuela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 14an - 10:33
Landaida Goikoa ingurua (argazkia: Hiruka).

Jakinarazitakoaren arabera, lehenengoa 2017rako finkatuko da, 1.500 metro koadro hartuko ditu eta 40 lanpostu sortuko ditu. Horren aurrean, Berangon Megapark Ez! izeneko taldeak "merkatalgune erraldoi" horren kontrako sinadura bilketa abiatu du Change.org plataforman. Daborduko 1.200 atxikitze lortu dituzte.

Berangon Megapark Ez! plataformaren oharra

"Berangoko Udalak merkatalgune erraldoi bat eraikitzeko asmoa du gaur egungo Eroski dagoen lekuan. Momentuz Mercadona eta Decathlon eraikiko dituzte, baina askoz gehiago izan daitezke. Lanpostuak sortuko dituztela esaten dute, baina ez dute esaten zenbat lanpostu desagertuko diren (Uribe Kostako komertzio txikiei kalte izugarria eragingo diolako) eta sortuko den enplegua oso prekarioa izango delako. Proiektu honekin batera Berangoko Udalak 2.300 etxebizitza eraikiko ditu, Berangoko landa-gune guztiak txikituz. Megapark honen eraikuntza PNVk Uribe Kostan bultzatu duen 'lo egiteko herrien eredua' jarraitzen du: kotxearen erabilera, luxuzko etxebizitzak, nortasunik gabeko herriak... Abadiñon gelditzea lortu dute".

Landaida Goikoako merkatal-gunea

Landaida Goikoa 84.000 metro koadroko azaleran garatuko da. Horietako 24.500 metro koadro berdeguneetarako eta aparkalekuetarako bideratuko dituzte; eta beste 50.700 metro koadroetan eraiki ahal izango da.  

Aipatu lursailak kokapen estrategikoa du, egungo industrialdeetarako sarbide zuzena hobetuko baitu, erdigunetik igaro barik. Sektore berriak Arene eta Arebeta lotuko ditu. Honenbestez, hiru zonaldeak batzen dituen lokarria izango da. Arebetaren kasuan, honek Eroski industria-gune berriaren parte izatea ahalbidetuko du.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Berango
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2023-11-23 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurrak
"Oraingoz desalojoa geldiarazi dugu eta lurraren defentsan jarraituko dugu"

Berangoko eraikin zaharrena (Otxandategi dorretxea) eta bere inguruko lur emankorrak ez ditzan etxebizitza negozioak irentsi, erresistentzia gosaria deitua zuen Otxantegi Herri Lurra proiektu agroekologikoak. 8:30etarako 40 herritarrek jarri dute gorputza lurraren defentsan... [+]


Eguneraketa berriak daude