Beņat Ugartetxeak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa

  • Galdakaoko Torrezabal aretoan egin da Txapelketako lehen saioa, igande honetan. Ugartetxea mallabiarrak zuzenean lortu du finalaurrekoetarako txartela.

Nerea Ibarzabal @ibarnere
2014ko urriaren 13a
Sailkapenean Ugartetxearen atzetik geratu direnek gainerako saioetako puntuazioei itxaron beharko diete, finalaurrekoetan kantatuko duten edo ez jakiteko. (Arg: www.bertsoa.com)

220 entzule batu dira igandean Galdakaon, Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako aurreneko kanporaketan. Sei bertsolari aritu dira kantuan, Maite Berriozabal gai-jartzailea gidari zutela: Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Julen Erezuma Arzanegi, Beñat Ugartetxea Ostolaza eta Aitor Bizkarra Ruiz.

Egin beharreko ariketak egin ostean, epaileen puntuaketak batuta, honela geratu da sailkapena:

Beñat Ugartetxea Ostolaza 372,5

Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 366,5

Julen Erezuma Arzanegi 356,0

Garikoitz Sarriugarte Onaindia 354,0

Iñaki Iturriotz Zuluaga 337,5

Aitor Bizkarra Ruiz 316,5

Ugartetxearen atzetik geratu direnek gainerako saioetako puntuazioei itxaron beharko diete, finalaurrekoetan kantatuko duten edo ez jakiteko. Hurrengo saioa Gautegiz-Arteagan jokatuko da urriaren 19an, 17:30ean.

Igandeko argazkiak eta informazio gehiago Josi Txapelketaren webgunean.

 

Maddalen Arzallus nagusi Xilabako bigarren kanporaketan

Larunbatean izan da Senperen Ipar Euskal Herriko Bertsulari Txapelketaren bigarren saioa. Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Maddalen Arzallus, Xumai Murua eta Miren Artetxe bertsolariek kantatu dute Larreko kulturgunean, eta Ihintza Ostolaza aritu da aurkezle lanetan.

Berrehundik gora entzule gerturatu ziren saiora, eta kanporaketaren egun berean Senperen Bertso Eskolen Eguna ospatzeak asko alaitu zuen giroa.

Ariketak amaituta, honela geratu ziren puntuazioak:

Maddalen Arzallus 224,00

Xumai Murua 216,00

Maddi Sarasua 212,50

Battitt Crouspeyre 183,00   

Lur Renteria 174,50

Miren Artetxek, saioan kantatu arren, ez du Txapelketan parte hartzen.

Lehenengo kanporaketa Muskildin jokatu zen, eta Sustrai Colina izan zen garaile. Hurrengoa Aiherran izango da, urriaren 18an, 17:00ean.

Saioari buruzko argazkiak informazio gehiago Xilabaren webgunean.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa  |  Xilaba

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa kanaletik interesatuko zaizu...
2016-12-19 | Miren Ibarluzea
Finalaren kronika: Reta, pankartak, galderak, gazi-gozoak...

Bazoaz finalera? Ordenagailurik gabe, lasai, entzun finala, gozatu, idatzi bihotzetik. Andereñoa zara? Koadernoa eta bolaluma saioko oharrak hartzeko gura dudala ez dut zertan esan estankoan, ezta?


2016-12-12 | Dabi Piedra
Lekukoa hartzeko prest

2014ko finalean buruz-burukora heldu ziren bi bertsolariek, Fredi Paiak eta Arkaitz Estiballesek, ez dute izena eman 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Beraz, zentzuzkoa da bertsozaleak bere buruari egiten dion galdera: Eutsiko ote dio aurtengo txapelketak aurreko urteetako mailari? Hiru finalaurrekoetan izan gara eta ondorio hau atera dugu: Beteranoak sasoiko daude oraindik eta gazteak indartsu datoz. Alegia, Igor Elortza, Estiballes, Paia eta konpainiari lekukoa hartzeko hautagaiak nahi... [+]


Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udazkeneko Fasea abian da

Urriaren 15ean emango zaio hasiera txapelketako azken faseari Mungian. Abenduaren 17an amaituko da Bilboko Miribillan jokatuko den finalarekin.


2014-12-22 | Malen Aldalur
Umorea eta Paia nagusi Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Josi eta josi, josi eta josi. Horrela aritu da zortzikotea larunbatean Miribillako oholtza gainean. 4.350 pertsonaren begiak bertsoan iltzatuta; asmatu dute orratza trebe erabiltzen. 17.30etan puntuan hasi dute saioa, belarriak adi eta mingainak ahalik eta geldien zituzten entzuleen aurrean. Ia bost orduz bertsoa josten ibili dira Bibao Arenan.


2014-12-09 | Nerea Ibarzabal
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, erabakita

Igandean zehaztu da #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko duen zortzikotea, Zornotzako azken finalaurrekoaren ostean. Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia dira aurtengo finalistak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude