Ertzaintza euskalduntzeko plana aurkeztu du Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak legebiltzarrean. Egitasmoaren helburua polizia “euskaldunagoa” lortzea eta lana bi hizkuntza ofizialetan egiteko gaitasuna edukitzea direla esan du.
2017rako ertzainen %47,5 euskaldun izatea nahi du Jaurlaritzak. Gaur egun, 8.000 ertzainetatik 3.006k betetzen dute dute hizkuntza eskakizuna eta horietatik 156 ertzainek bakarrik dute EGA. Jaurlaritzaren asmoa 2017rako euskaraz 800 ertzain gehiagok hitz egitea da.
Sailburuak onartu du poliki joan dela Ertzaintzaren euskalduntze prozesua: “Administrazioko gainerako sektoreetan baino mantsoago joan da”, esan du. Horren errua ETAri egotzi dio. Beltran de Herediaren hitzetan ETAren jardunak baldintzatuta egon da Ertzaintzaren egitekoa.
Desadostasuna alderdien artean
Berrikuntzen artean, Segurtasun sailburuak jakinarazi du lehen aldiz euskara Ertzaintzaren formazioa saioetan egongo dela. Gainera, liberatuko dituzten ertzainen kopurua bikoiztuko du Jaurlaritzak euskarazko PL1 maila lortzeko. Ertzainen euskalduntze plana gauzatzeko guztira milioi bat euro gehiago aurreikusi dute 2015eko aurrekontuan.
Egitasmoak desadostasunak sortu ditu alderdi politikoen artean. EH Bilduk esan du, planak puntu ahulak baldin baditu ere, “aurrerapausoa” dela. PSE-EEk uste du, momentu “egokia” dela horrelako planak gauzatzeko baina, dena den, “arretaz” begiratuko diola gaineratu du. PP eta UPyD berriz, aurka agertu dira eta uste dute planak ez duela egungo “egoera soziolinguistikoa” ordezkatzen.
Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
Irundik Baionara 2.700 kilometro egingo ditu Korrikak, eta 16:00etan ekingo diote lehen kilometroari Bidasoko AEK-ko irakasleek, San Juan plazatik. Egun osoko egitaraua antolatu dute. ARGIAk jarraipena egingo du euskararen aldeko ekimen herrikoiak iraungo dituen 11 egunetan.
AEK-k agerraldia egin du Irungo Oiasso museoan, Harrera Sarearekin elkarlanean.