AEK

AEK-k paperik ez duten herritarrek euskara ikasteko eskubidea dutela aldarrikatu du

  • AEK-k agerraldia egin du Irungo Oiasso museoan, Harrera Sarearekin elkarlanean.


2024ko otsailaren 21ean - 11:50
Ekitaldiaren aurkezpena / Argazkia: AEK Ekitaldiaren aurkezpena / Argazkia: AEK
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Irunen, otsailaren 16an, administratiboki egoera irregularrean dauden herritarrei euskara ikasteko eskubidea bermatu behar zaiela aldarrikatzeko bildu da AEK. Harrera Sarearekin elkarlanean, Hizkuntzak mugarik gabe ekimena abiatu dute.

Antolatzaileen hitzetan, helburua da “administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonek, dauden tokian daudela, bertako hizkuntzak ikasteko eskubidea izan behar dutela aldarrikatzea, eta haien egoerari ikusgarritasuna ematea”.

AEKren Artekaritza Kontseiluko kide Aize Otañok adierazi duenez, lau haizetara aldarrikatu nahi dute "inor ez dela ilegala, eskubide guztiak, eskubide berberak, denontzat direla". dioenez, "herritar orori bermatu behar zaio berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea, eta botere publikoek ziurtatu behar dute eskubide hori, herritarrei ezagutza doan eskainiz”.


AEK kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.