Urte berri on


2024ko irailaren 10ean - 12:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ez dira Gabonak, hala ere, laster izango dira apaingarriak denda handietan horren berri iragartzeko, edo hala diote behintzat. Erakusleihoetan “Zorionak! Gabon ederrak igaro!” bezalako aldarrikapenak nonahi ikusgai izango ditugu. Haatik, zorionak opatzeko arrazoiak ere asko izan daitezke: loteria suertatu izana, ume jaio berri bat mundura ekarri izana, urte bat gehiago egin izana edota ikasturte berrirako urte osoko plaza bat eskuratu izana. Azken hori, lehenengo adibidearen parekoa akaso. Irakasle hasiberriontzat loteria hutsa.

Azken egunetan sarriago, baina asteak dira esleipenen gaiaz mintzo garena lagunartean. Zuk plaza bai eta nik ez. Zuk non aukeratuko duzu? Zein epealdi? Ahal den neurrian urte osokoa, herenak urrundu, kendu. Beharrizana ez dagoenean aukeran dago kentzea, hautatzea. Etxetik hurbil aukeran.

Zorionez etxetik hurbil hautatu dut nik. Iaz hasi nintzen lantoki berean jarraitzea edo behintzat hori da asmoa. AEKn dihardut irakasle, eta hilabete honetako lehenengo astelehenean ikasturte berriari hasiera eman diogu. Gurean, matrikulazioa irailean zabaltzen da, estimazio eta aurreikuspen bat izan arren sorpresetatik eta ezusteetatik ez gaitu ezerk libratzen. Zenbat ikasle izango ditugu? Zenbat talde egiteko gai izango gara? Ez dago gure esku ikasle guztiei eskola ematea, taldea sortu ezean euskararik gabe geratzen baikara. Itzuliko dira iazkoak? Zergatik ez? Agian, irakasle kaskarra naizelako. Ezin dezaket hori esan nire buruari kalte egitea delako, baina, egunak suertatu daitezke non ideia hori ezin dezakedan burutik kendu. Bestalde, bueltatzen baldin badira, zein da arrazoia? Ez al nuen nire lana ondo egin? Irakasle bakoitzak egiten ditugun kabalak buruan.

Ikasleek irakasleen laguntza behar duten moduan irakasleek baita ikasleena behar izaten dugu. Bata besteei helduz euskara ikasteko bideari ekingo diogu

Hainbat dira galderak eta soilik denborak ekarriko dizkigu erantzunak, alabaina, bueltak eman eta eman. Irakasle ona izango ote naiz? Iaz entzun nituen goraipamenak eta hitz ederrak; “gustuko ditut zure eskolak, ondo pasatzen dut”, “epe laburrean gauzak argiago ditugu” eta abar. Egia izango ote dira? Esan beharreko txarrak ez ditut entzun eta ez dakit zer nahiago dudan, entzutea edota nik sortzea. Nire buruan pentsatu ditzakedan kontrako ideiak errealitatearekin bat etortzeak beldurtu egiten nau.

Ikasturte berriak ikaratu egiten nau, izan ere, irakasle berriaren aitzakia galdua daukat aspaldi eta  hobetu beharrekoak ikasiak izan beharko nituzke dagoeneko. Mugak ezagutuak. Mintzo nintzen mugez, berdinak izango ote dira? Zalantzak ikasturtea hurbildu ahala areagotzen sentitzen ditut, arruntzat jotzea erabaki dut ordea.

Egongo da opor gehiago beharrezkoa duen irakaslerik, ez da nire kasua. Eskolak hastea nahiago baitut. Gezurra. Ez dakit. Eskolak hastea edo ni eskolak prestatzen hastea. Aditz baten arabera amildegi bat sumatzen dut. Prestatzean buruko minak izango ditut ziur; hau egingo dut, egin beharra dago? Egingo dute? Gustuko izango dute? Ikasiko dute? Aldiz, eskolak hastean, prestatutakoa kanporatu egin behar da. Oholtza gainean jarri, begi guztiak zuri begira, boligrafoak orrien gainean prest, idazteko prest esaten dena tintaz iltzatua gera dadin, ahaztua izan ez dadin, azaltzean egindako akatsak hor gera daitezen, betirako.

Inflexio puntua da ikasturte berria, Gabonak eta urte berria baino gehiago. Horrela sumatzen dut nik behintzat. Horregatik, urte berri ona opatzera natorkizue, bai irakasleei zein ikasleei. Gurera hurbildu diren ikasleekin hitz egitean ohartzen gara ikasturtea luzea dela eta batzuetan guztia egitea zaila izaten dela. Irakasleok bidea ezin dugu leundu, baina, zama partekatu dezakegu. Ikasleek irakasleen laguntza behar duten moduan irakasleek baita ikasleena behar izaten dugu. Bata besteei helduz euskara ikasteko bideari ekingo diogu. Urte berri on!

Iñaki Moriones Madariaga, euskara irakaslea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


Eguneraketa berriak daude