Gasteizko Udalak beloa debekatu nahi du igerileku publikoetan

  • Gamarrako igerilekuetan jantzita eta beloarekin bainatzen ari zen emakume baten argazkia jaso eta gero, Javier Maroto (PP) Gazteizko alkateak kaleko arroparekin bainatzen den edonor uretatik ateratzeko agindu die sorosleei.


2014ko ekainaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Argazki hau sare sozialetatik zabaltzean piztu zen polemika
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Marotok gogoratu du Udalaren araudiak kaleko arroparekin bainatzea debekatzen duela, “eta are gutxiago beloarekin”. Gasteizko alkatearen adierazpenek eta hartutako neurriak polemika handia sortu dute, emakume musulman asko baztertzen dituelako.

Alkateak Radio Euskadin adierazi du ez duela ulertzen oposizioak eta SOS Arrazakeria bezalako elkarteek bere erabakia kritikatu izana: “Arrazoi higienikoengatik kaleko arroparekin bainatzea debekatuta dago. Araudia berdina da guztientzat eta gustoko ez duenak badaki zer egin, ez etorri”.

Udalak jantzita bainatzen den jende gehiago ezagutzen duela aitortu dio EFE albiste agentziari. Neurriak, ordea, beloa jantzita bainatzen ari zen emakumearen argazkia agertu eta gero hartu dituzte.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteiz
2025eko abenduaren 8
Tranbian

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!