Basque Culinary Center berria eraikitzeko zuhaitzak mozteari ekin diote Donostian

  • BCCren Donostiako bigarren egoitza eraikitzeari ekin diote aste honetan, eta SOS Manteo elkarteak salatu du astelehen goizean zuhaitzak botatzen hasi direla. Auzotarren arabera, Nafarroa hiribideko espaloiko zuhaitzak ez zirela ukituko agindu zieten bizilagunei. Astearte arratsaldeko protestara batzeko deia luzatu dute.


2024ko urtarrilaren 23an - 10:20
Azken eguneraketa: 12:43

Iragan astean ekin zioten Donostiako (Gipuzkoa) Manteo aldean BCC berria eraikitzeko lurrak mugitzeari, eta astelehen honetan dagoeneko hasi dira Nafarroa etorbideko espaloiko hemezortzi zuhaitz mozten. SOS Manteo elkarteak azaldu du “inolako bermerik gabe” abiarazi dituztela lursaileko eta inguruko eremuetako landarediarekin lotutako lanak, eta Donostiako Udalari azalpenak eskatu dizkio. Elkartearen esanetan, “zuhaitzak moztea obren eremutik kanpo zeudela” adierazi zuten Amenabarreko ordezkariek.

“Txikizioa” hasi dela azpimarratu du elkarteak, eta proiektua aurkeztu zenetik bizilagunek zein elkarteek beraien kezka eta kontrakotasuna adierazi dutela. SOS Manteo elkarteak azaldu du BCC eraikin berria geratzeko protestan jarraituko duela, eta auzotarrekin batera Manteo-Zemoria parkearen aldeko astea programatu dute datozen egunetarako.

Astearte arratsean, 19:00etan, mobilizazioa deitu dute Okendoko kultur etxetik abiatuta udaletxeraino. Asteazkenerako berriz, arratsaldeko 19:00etan, bilera informatiboa iragarri dute, aurrekari historikoak gogoratu eta egungo egoeraren berri emateko. Azkenik, ostegunean, eguerdiko 12:00etan, Osoko Bilkurara joateko deia zabaldu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2024-05-12 | Nicolas Goñi
Ekialdeko Afrikan, oztopoak oztopo, eurite aldaketei egokitzeko ekimenak martxan

Etiopia, Somalia eta Kenyako hainbat eskualdetan ia hiru urtez euririk gabe egon ondoren, azkenaldian urpetuak izan dira. Sasoi kontrasteak ohikoak izanik ere eskualde hartan, klima aldaketarekin larritzen dira, eta euriak hobeki baliatzeko hainbat tokiko ekimen garatzen ari... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Etxeko lanak

Hauteskunde-kanpainen arteko tarte gero eta estuagoan, komeni da XXI. mendeko urte erabakigarrietan sartu garela gogoraraztea. Adibide bakarra jartzearren, ozeanoen tenperatura-errekorrak etengabe gainditzeak izututa dauzka zientzialariak, eta dagoeneko ez dakite egoeraren... [+]


Eguneraketa berriak daude