Bateragune auziko epaiketaren errepikapena, "zuzenbide estatuaren" eta auzipetuen "eskubideen" defentsan

  • Epaiketa errepikatzeko erabakia hartu zuen Espainiako Auzitegi Goreneko bigarren salaren autoa kaleratu da ostegunean. Epai berri bat egitea “derrigorrezkoa” dela dio Gorenak. Miren Zabaleta, Arkaitz Rodríguez, Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto eta Rafa Díezen eskubideak defendatu beharra argudiatzen du horretarako, besteak beste.


2020ko abenduaren 17an - 15:22
Espainiako Auzitegi Gorena. Argazkia: wikipedia.eus.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzitako “lehenbiziko epaiaren baliogabetasunaren aurrean” epaiketa errepikatzera “behartuta” dago zuzenbide estatua, Auzitegi Gorenaren bigarren salaren arabera: “Epaiketa berri bat egin behar da, bestela ez bailitzateke gaiaren funtsari buruzko baliozko ebazpenik egongo".

“Defentsen eta akusazioen eskubidea”

Alde guztiek dute epai irmo baterako “eskubidea”, Gorenaren esanetan. Batetik, akusazioak: “Akusazioak ez dira bertan behera geratu eta horiek mantentzen dituztenek ebazpen bat jasotzeko eskubidea dute”. Bestetik, auzipetuek, epairik ez duen akusazio baten ondorioz zigortuak eta espetxeratuak izan baitziren: “Zuzenbide estatua ezin da geldirik egon askatasun gabetze baten aurrean, zeinaren azken justifikazioa ezezaguna baita”.

Auzipetuek publikoki adierazi dute epaiketa berri baten aurkako beren jarrera. Zuzenbidearen printzipio nagusietako bat argudiatu dute horretarako: inor ezin da akusazio berdinagatik bi aldiz epaitua izan (non bis in ídem). Gorenak dio bere ebazpenak ez duela printzipio hori urratzen, lehenbiziko epaiketa baliogabetu duelako Europak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezker abertzalea
Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Ezker Abertzaleko familia baten etxebizitza tirokatu zuen polizia nazional ohia epaituko dute ekainaren 11n

Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak,... [+]


Non dago ezker abertzalea?

Euskal Herrian eta Europan bizi den euskal herritar bat naiz.

Europako egoera geopolitikoa kontuan hartuta, nahiz eta 2014ean hasitako gatazka izan, Mendebaldeko hedabide ofizialek Ukrainako guda deitzen duten gerra 2022ko otsailean hasi zen, eta dagoeneko hirugarren urtean... [+]


Eguneraketa berriak daude