Gonbidapen irekia Jakoba Errekondoren uzta berria ospatzeko

  • Irailaren 28an, osteguna, 11:30ean Donostiako Bretxa azokan aurkeztuko dugu Jakoba Errekondoren Landareak Lantzen 2018ko agenda-liburua. Itxaro Borda idazleak egingo ditu sarrera hitzak, eta Errekondo egilea eta Antton Olariaga ilustratzaileak ariko dira segidan. Trikitia, barazki pintxoak eta ongi bizi nahi duen jendea elkartuko gara.


2017ko irailaren 27an - 13:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola, xehe azaltzen du gidaliburu honetan Jakoba Errekondok. Antton Olariagaren iruditegiak jantzia dago. 2018an gure denbora plazerez eta ganoraz antolatzeko tresna da aldi berean liburu eta aldi berean agenda den

hau.

Gida-liburuaren lehen orrietan aurkituko dugu urte sasoien azalpena, Euskal Herriko klima mapa eta urteko ilgora-ilbeheren eta ilberri-ilzaharren zikloen egutegia. Aipatutako ilargi kontuen artean bereizten ez dakigunok lasai, behingoz ikasteko azalpena bertan dugu eta. Ilargiaren eraginez ere gehiago ikasiko dugu liburu honetan.

Orriak aurreratu ahala, esku artean agenda oso berezi bat dugula jabetuko gara: Hilabete bakoitza Antton Olariagaren begietatik ikusiko dugu, hasteko. Epe horretan zer lan egin behar diren eta nola azalpenak ematen dizkigu liburuak: bai baratzean, fruitugintzan, lorategian edo basoan. Orrialde bakoitzak astebeteko agendaren orria erakutsiko digu, esaera batek alaitua: lurra lantzen dutenek baliatu ahal izango dute aurten egun bakoitzean zer eta nola egin duten xehe idazteko, uzta datorrenean zertan asmatu den eta hurrengorako zer beste era batera egin, ondorioak atera ahal izan ditzaten. Lurra lantzen ez dutenek, bestelako lanen martxa eramateko baliatu ahalko dute, ohiko agenda moduan.

Gida-liburuaren amaierako orrietan dugu "baratzea egiteko zortzi urrats" gida, inoiz lantegi horretan aritu ez dena ere "hurrengo urtean bai" tentatuko duena. Zein landare zein landarerekin ongi edo gaizki moldatzen den taula ere oso argigarria suertatuko da baratzea antolatzerakoan. Baita barazki bakoitzak noiz uzta ematen duen agertzen duen taula ere, urtaroak planifikatzeko. Ongarriketari buruzko taulak esango digu landare bakoitzak zer ongarri klasetik zenbat behar duen. Eta gaitzak datozenerako, tratamendu naturalak nola egin erakusten digu liburuak.

Gida-liburu edo agenda oso honen beste ekarpen handietako bat da, Euskal Herri osoan ekologikoan ekoizten edo eraldatzen duten laborarien zerrenda ekartzen digula: Herri bakoitzean zein laborarik zer gai egiten duen jakingo dugu honi esker.

12 euroan ARGIAn salgai

Eskuratzeko errazena, ARGIAra jotzea: (0034) 943 37 15 45 zenbakira deitu, idatzi denda@argia.eus helbidera edo erosi internetez ARGIAren Azokan.

Landareak Lantzen argitalpenaren babesleak

ARGIA-Jendeari esker eusten dugu Bizi Baratzea proiektua, eta Landareak Lantzen proiektu horretako fruitu da. Agenda-liburu honen babesleak dira honako eragile hauek: Alkartasuna Usurbilgo Kooperatiba, Astigarragako Udala, Beasaingo Udala, Berako Udala, NNPEK, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, EHKOlektiboa, ENEEK, Lezoko Udala eta Usurbilgo Udala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025eko irailaren 22
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

2025eko irailaren 1
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Eguneraketa berriak daude