Bartzelonako epaitegiak ez ditu herritarren diru-ekarpenak onartu eta Generalitateko kideen ondasunak bahitzen hasi da

  • Bartzelonako 13. Instrukzio Epaitegiak prozedura abian jarri du Kataluniako Generalitateko kideen ondasunak bahitzeko. Urriaren 1eko erreferenduma antolatzeagatik prozesatuta dauden pertsonen bermeak ordaintzeko elkartasun-kutxa baten bidez haien 3,7 milioi bildu ziren, baina epaitegiak ez ditu onartu.


2019ko maiatzaren 15an - 12:57
Kataluniako independentzia prozesuagatik auzipetutako pertsonen bermeak ordaintzeko herritarren ekarpenak jaso ditu Caixa de Solidaritat-ek, baina epaitegiak ez du diru hori onartu.

Vilawebek informatu duenez, apirilaren 30eko data dauka bahitura-aginduak, baina prozesatutako kideek astearte honetan jaso dute jakinarazpena. 5,8 milioi euroko balioa duten ondasunak bahitu nahi dizkie epaitegiak.

Kopuru horren zati bat ordaindu ahal izateko dirua jasoa zuten herritarren artean, 3,7 milioi, eta maiatzaren 8an epaitegiaren esku jarri zen diru hori. Baina, Vilaweben arabera, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, 13. Instrukzio Epaitegiak ez du elkartasun-kutxako diru hori onartu, ekarpena egin duen Caixa de Solidaritat ez delako prozeduraren parte.

Elkartasun-kutxa bultzatu duen ANC erakundeko iturriek hedabide kataluniarrari azaldu diotenez, epaitegiak ez zien jakinarazi diru hori ez zutela onartuko eta gainera ez diete jarritako dirua itzuli. ANCk kritikatu du epaitegiaren funtzionatzeko modua, baita Espainiako Auzitegi Gorenarena ere. Prozesatutako kideen abokatuekin bilduko dira egoera aztertzeko eta hurrengo urratsak erabakitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


Eguneraketa berriak daude