Yolanda Barcinak Nafarroako presidente izaten jarraituko du. Bilduk eta Aralar-NaBaik aurkeztutako zentsura mozioa ez da aurrera atera, PSNren abstentzioarekin.
Nafarroako Parlamentuan zentsura mozioa aurkeztu den lehen aldia da. Aralar-NaBaiko Juan Carlos Longas aurkeztu dute presidentegai, baina aurrera aterako balitz, hauteskundeak deitzea litzateke bere zeregina. Aralar-NaBaik eta Bilduk Geroa Bairen eta Izquierda-Ezkerraren babesa lortu dute, baina PSNren aldeko botoak ere beharko lituzkete.
Nafarroak bizi duen larritasun ekonomikoko egoerarengatik eta UPNren Gobernuak izan dituen ustelkeria auziak aipatu ditu oposizioak mozioa justifikatzeko.
UPNren arabera, mozioa ez da aurrera aterako UPN eta PP ez diren beste guztiak ez direlako ados jarriko, eta “gaurko Gobernuaren alternatibarik ez dagoelako”. Hala ere, oposizioak ez du exekutibo berria osatzeko intentziorik agertu. Haien ustez, Barcina kargutik kentzeko arrazoia hauteskundeak deitu eta emaitzen araberako gobernu berria eratzea da.
Giltza PSNk zuen, baina abstentzioa hautatu dute. Roberto Jimenezek azaldu du “ez duela “EH Bilduk aurkeztutako hautagai bat babestuko”.