Enpresarien "opariek" PPko goi karguak zikindu dituzte, Rajoy eta Cospedal barne

  • Eraikuntza enpresetako buruek eta beste hainbat enpresarik PPri emandako milaka eurotako dohaintzak, alderdiko buruzagi nagusien artean banatzen zituen Luis Barcenas diruzainak. Aznar, Rajoy, Rato, Alvarez Cascos, Cospedal, Arenas eta Acebes ageri dira El País-ek gaur argitaratutako zerrendan.


2013ko urtarrilaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
PPko goi kargu ugariren izenak ageri dira El País-ek argitaratutako dokumentuetan.

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak 25.200 euro jaso zituen urtean, 1997tik 2008ra bitartean, El País-en arabera. Dohaintza jaso zutenek ez zuten diru hori Ogasunean deklaratu, ustez justifikatu beharrik ez zuten ordezkaritza gastu bezala jasotzen zutelako. Hala balitz, alegia, jasotako "oparia" Ogasunean deklaratzen ez bazuten, zerga arloko arau-haustea egongo litzateke, baina delitu fiskalik ez, urtean 120.000 euro baino gutxiago jaso zituztelako. Gainera, 2007a baino lehenagoko arau-hausteak zigortzerik ez legoke, preskribatuak leudekelako.

"Ez dira gainsoldatak, harrapatutakoaren banaketa antolatua baizik"

Ignacio Escolar kazetariaren hitzak dira. "Kolpe sistematikoa da, ez eskandalu bat gehiago", idatzi du bere blogean. "Barcenasen B kontabilitatea ustelkeriaren rossetta harria da: Espainiako Gobernuko alderdi nagusia instituzionalki ustelduta dagoen erakunde baten moduan agertzen dute dokumentuek. Hainbat urtean gutun-azaletan sartuta banatu zituen eraikuntza-enpresetako buruek, enpresariek eta berkalifikazioaren bestelako filantropoek jarritako komisioak. Ez dira gainsoldatak, ez diezaiegun horrela deitu. Paper horiek egiazkoak direla demostratzen bada, harrapatutakoaren banaketa sistematiko eta antolatu baten aurrean egongo gara".

Kazetari espainiarrak dioenez, "kultura demokratiko handiagoa duen beste edozein herrialdetan" ondorioak argiak lirateke: "Ikerketa judiziala abiatuko litzateke, Gobernu osoak eta komisioak jaso zituzten goi-kargu eta diputatu guztiek dimitituko lukete, eta hauteskunde orokorrak deituko lirateke berehala". Escolarrek ez du uste, dena den, halakorik gertatuko denik. Bere hitzetan, delitu fiskalaz gain badaude ustezko delitu gehiago: "Barregarria da pentsatzea enpresariek ez zutela deus jasotzen politikariei komisioak emateagatik. Baina eroskeria kasuak frogatzea askoz ere zailagoa da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


Eguneraketa berriak daude