Baratzea opari


2018ko abenduaren 17an - 07:31
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Baratzetik hartzen duguna ingurukoekin partekatzea bezalako pozik gutxi dago. Opari bila bazabiltza, baratze-zaleari gustatu ahal zaizkion gai batzuk proposatuko dizkizugu jarraian:

- Oinarrizko erremintak: Bizi Baratzea liburua, Landareak Lantzen baratzeko agenda eta Ilargiaren egutegia.

- Mizpirondoz edo gaztainondoz eginiko euskal makilak.

- Baratzeari buruz komikilariek eginiko ilustrazioen laminak. ARGIA Jendea bazara, musu-truk eskuratuko duzu berdinik gabeko lamina hauetako bat.

- Eguzki-lorearekin eginiko gaiak: eguzki-lore haziak, likorea, xaboia, kremak, bitxiak... baita egutegia eusteko taula ere.

- Perretxikoei eta ingurumenari buruzko mahai-jolasak.

- Ingurumenari buruzko liburuak.

Hemen ARGIAren Azokan eskuratu ditzakezun gai guztiak.

Ideia falta behintzat ez da izango!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025eko irailaren 22
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

2025eko irailaren 1
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Eguneraketa berriak daude