Barakaldoko tiroketaren harira zazpi pertsona atxilotu dituzte

  • Gizon bat hil eta beste bi pertsona zauritu dituzte igandean, Barakaldon izandako tiroketan. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu ditu –bost gizon eta bi emakume–, eta ikerketa zabalik da oraindik.


2024ko irailaren 30ean - 09:48
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

16:20an hil dute 60 bat urteko gizona, Barakaldoko Burtzeña auzoan, bi talderen arteko eztabaidaren erdian norbaitek pistola eta eskopeta atera eta tiroka hasi denean. Zaurituak, horietako bat 16 urtekoa, Gurutzetako erietxera eraman dituzte. Zaurituen hurbilekoak ospitalearen atarian bildu dira eta liskarra izan dute ertzainekin.

EiTBk jakinarazi duenez poliziak dispositibo zabala du ezarria Burtzeña auzoko Zubileta kalean, eta igande arratsaldean eta gauean zehar hainbat aldiz hartu behar izan du esku giroa lasaitzeko, tentsio uneak sortu direlako. Euskadi Irratiak Zubileta kalean bertan egiaztatu ahal izan duenez, Ertzaintzak ez dio inori uzten itxitako eremuan sartzen, eta bertatik irten nahi dutenei berriro sartzeko aukerarik izango ez dutela jakinarazten die.


Gizartea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 18
Barra warroak
Ez ordaintzearen prezioa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.