Barakaldoko jaietako pregoia euskara hutsean egin izanaz kexu da PSE

  • Barakaldoko alderdi sozialistak kritikatu du Barakaldoko Karmenetako pregoia euskaraz bakarrik irakurri izana. Aurtengo jaietako pregoilariak Sasiburu euskara taldeko kideak izan dira, 30 urte bete ditu elkarteak eta.

Sasiburuko kide eta pregoilari Ander Ezeiza eskuinean, Argazkia: Barakaldoko Euskaraldia

2022ko uztailaren 22an - 12:16

Karmengo jaiak baloratzeko zabaldu duten testu batean, Barakaldoko PSEk publikoki kritikatu du pregoia "euskara hutsean" irakurri izana. Sozialistek esan dute "kexa ugari" jaso dituztela. Azpimarratu dute "Barakaldoko gehiengo soziala erdalduna" dela eta, beraz, "publikoaren zati handi batek" ez zuela ulertu "pregoilaria esaten ari zena". Hau da, Barakaldon, legez, euskarak eta gaztelaniak babes maila bera badute ere, PSEko kideen arabera, euskarak publikoki beti gaztelaniarekin lagunduta agertu behar du, "denok ulertzeko moduan". Aldiz, aurreko jaietako pregoi gehienen harira Barakaldoko alderdi sozialistak ez du inoiz txintik esan, nahiz eta hitzartzeak gaztelania hutsean ala gaztelaniaz nagusiki izan. Alderdi sozialista bi hamarkadaz izan da Barakaldoko alkatetzan, 2015ean EAJk gaina hartu zion arte. Urte horietan asko eta askotarikoak izan dira Barakaldoko euskaldunek jarritako salaketak, udala-instituzioei euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzea leporatuta.

Aurtengo Barakaldoko jaien pregoia Sasiburu elkarteak egin du euskararen eta euskaldunen aldeko 30 urteetako lana publikoki aitortzeko. Sasiburuko kide Ander Ezeizak pregoian azpimarratu zuen Sasiburu "elkarte apala dela, txikitasunetik lan egiten duena euskarari bere tokia emateko Barakaldon, elkarlanean". Eta gaineratu zuen euskaldun izatea ez dela jaiotzetik jasotako dohaina, baizik eta borondatezko hautua, beraz "ez dezagun inor kanpoan utz, eta egin dezagun arrazakeriarik gabeko jaien alde".

Euskaraz eta euskaldunon eskubideaz aritu ostean, sozialistek ETAri buruz hitz egin dute komunikatuan. Euskal preso politikoekiko jaietan ustez izandako elkartasun keinu publikoak kritikatu dituzte. Kuadrillen jaitsieran pertsona batzuek presoen argazkiak eramatea eta txosna batzuetan "presoen aldeko ikurrak" erakutsi izana deitoratu dute. Alegia, euskal preso batzuk Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea bermatzen ari den alderdi politikoak –aste honetan bertan hamaika– kritikatu ditu presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzen duten ikurrak, eta hala, jaietan "sinbologia eta kartel mota horiek behingoz kentzearen" alde agertu da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
2024-02-15 | ARGIA
Helegitea jarri diote 119 administrari-plaza egonkortzeari, hizkuntza eskakizuna dutelako

LABek ohartarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko behin-behineko 119 langileak egonkortzeko egin den bidea bertan behera gelditu daitekeela, hizkuntza eskakizuna ezarri izanagatik helegitea aurkeztu dutelako. LABek eta ELAk elkarretaratzea deitu dute otsailaren 16rako, Donostian.


Errenteriako tabernari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Errenteria-Oreretako Aurrera tabernako zerbitzariak euskararekiko "mespretxuz" eta oldarkor erantzun zion euskaraz eskatu zuen bezero bati euskalgintzako hainbat kidek salatu dutenez.


Agurne Gaubeka
"Euskararen aurkako estrategia judizial eta politikoari erantzun behar diogu"

Zizurko Udalaren obretako langile lanpostu baten euskarazko profila atzera bota du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak. Erabaki horren aurka elkarretaratzera deitu dute hainbat eragilek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekaren aburuz,... [+]


2024-02-09 | ARGIA
Epaileen euskarafobia salatu dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean elkarretaratzea egin dute Zizur Nagusiko Udalaren aurka eman den azken epaia salatzeko. Udalak langile lanpostu batean ezarritako hizkuntza eskakizuna atzera bota du epaitegiak.


Eguneraketa berriak daude