ARGIA.eus

2020ko ekainaren 04a

“Bangladesh-eko sarraskitik hiru urte igaro dira, eta hemen ez da ezer aldatu”

  • 2013ko apirilean, 1.100 langile baino gehiago hil ziren Blangadesh-eko arropa enpresa batean. Benettonek, El Corte Inglesek, Mangok eta Primarkek azpikontratutako langileak ziren. Hiru urte igaro dira sarraskitik, eta Juan Hernandez Zubizarretak eta Pedro Ramirok LaMarea.es hedabidean idatzitako artikuluan salatu dute multinazionalen jarduna kontrolatzen duen mekanismo eraginkorrik ez dela sortu oraindik.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz
2016ko maiatzaren 02a
2013ko apirilean, 1.100 langile baino gehiago hil ziren Blangadesh-eko arropa enpresa batean. Benettonek, El Corte Inglesek, Mangok eta Primarkek azpikontratutako langileak ziren.

Multinazionalen jardunaren inguruko legez besteko proposamena onartu berri du Espainiako Kongresuak. Podemosen taldeak bultzatuta, alderdi politiko guztiek, PPk izan ezik, babestu dute testua.  “Multinazionalak dira giza-eskubideen urraketen erantzule nagusiak. Krimen horiek ez dira zigortzen nazioarteko zuzenbidean eta politiketan dauden hutsuneen ondorioz eta sistema judizialean dagoen ustelkeriagatik”.

Testu horren bidez, Espainiako Gobernuari eskatu diote enpresa multinazionalen jardunean eragin juridiko zuzena izango duen tresna sortzearen alde ager dadila, eta babes dezala Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen Batzordeko lan-taldea, baita bertan parte har dezala ere.

Urte askotan luzatu den eztabaida

70eko hamarkadaren hasieran, NBEko Batzar Orokorrak babestu egin zuen Salvador Allenderen diskurtsoa: “Nazioarteko komunitateak ez du onartzen kapitalismoaren interesen menpe dagoen nazioarteko zuzenbidearen interpretaziorik".

XXI. mendearen hasieran, ordea, Ban Ki-Moon NBEko idazkari nagusiak “kapitalismo inklusiborako” deia egin zuen: “Gobernuek, jendarteak eta sektore pribatuak batera egin behar dute lan munduko ongizatearen alde”.

2013ko urtarrilean, Espainiako Estatuko Giza Eskubideen Bulegoak eztabaida prozesua jarri zuen martxan. Elkarte sozialekin, sindikatuekin eta enpresariekin bildu ziren multinazionaletan giza eskubideak errespetatzeko plan bat egiteko. Urte eta erdi geroago, Giza Eskubideen eta enpresen gaineko plana sortu zuten. Bi urte igaro dira ordutik, eta Espainiako Kongresuak ez du onartu oraindik.

2014ko ekainean NBEk onartu zuen gobernuarteko lan-talde bat eratzea multinazionalen jarduna erregulatuko duen instrumentu juridikoa sortzeko. 26/9 erresoluzioa da lan-talde horren emaitza, eta NBEko Giza Eskubideen Batzordeak onartu zuen. AEBek, Europar Batasunak, Kanadak eta Japoniak aurka bozkatu zuten, eta mundu osoko 600 elkartek baino gehiagok babestu zuten.

2016ko urrian, gobernuarteko lan-taldearen bigarren batzarra egingo da, eta bertan ikusiko da ea gobernuek erakusten duten langileen giza-eskubideak errespetatzeko tresna eraginkorrak sortzeko borondate politiko errealik.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Inditex  |  Nazio Batuen Erakundea  |  Bangladesh

Inditex kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude