Balioetan sakontzeko apustua izan da Bilboko Konpartsen urteko asanbladaren emaitza

  • Joan den asteburuan egin dute Bilboko Konpartsak osatzen dituzten 29 konpartsetako ordezkariek urteko balorazio-bilera, eta 2016-2017 ikasturtera begirako ildo nagusiak irudikatu dituzte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 23an - 09:07
Konpartsetako 60 kide inguru batu dira urteko erronkak identifikatzeko. (Argazkia: Uriola)

Jai herrikoi, partehartzaile, euskaldun eta parekideen eredua indartzeko bidean, balioetan sakontzeko ahalegina eta kanpo eta barne-lankidetzak eta aliantzak indartzeko apustua nabarmendu daiteke asteburuan Bilboko Konpartsak osatzen dituzten 29 konpartsetako hirurogeitik gora kideren artean izan diren eztabaiden ondorio gisa.

Urtero, jai-egutegiko azken urratsa den Aste Nagusiaren ondoren, eta konpartsa eta lantalde bakoitzak beren balorazioak egin eta ikasturte berrirako proposamenak landu ondoren, azaroan biltzen dira Bilboko Konpartsak osatzen dituzten konpartsetako ordezkariak bi egunez, bai konpartsetatik eta bai federakundea osatzen duten sei batzordeetako ordezkariek osatzen duten jai-batzordetik egiten diren hobekuntza-proposamenak eztabaidatzeko eta urteko lan-lerroak eta plangintzak adosteko.

Hirurogei konpartsakide inguru elkartu dira aurten, batazbeste %50 emakumezkoak eta beste %50 gizonezkoak koordinadoran, eta, nagusiki, indarrean dagoen ikasturtera begira, hauek izan dira adostu dituzten lan-lerro nagusiak: erasorik gabeko jai-ereduaren bidean, gaia urte osoan zehar lantzen jarraitzeko planteamendua indartzea, parte-hartzea sustatzeko ahaleginean Bilboko Konpartsek urte osoan zehar egiten duten lana gizarteratzeko plangintzak adostea, eta kontsumo arduratsuaren aldeko lan-lerroetan sakontzeko urratsak egiten jarraitzea.

Bilbo osoko ehundaka konpartsari biltzen dituzten 29 konpartsek urte osoan zehar egiten dute lan Aste Nagusia ez ezik, San Tomas, Inauteriak edo Udako Solstizioa antolatzeko, besteak beste. Horretarako, sei lan-batzorde iraunkorretan antolatuta egiten dute lan.

Oro har, ikasturte berriari begira gogotsu ekin diote konpartsek, azaroaren 8an aurkeztu berri duten “Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen” dokumentalaren estreinaldiaren ondotik.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Ehun bat eragilek Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzea defendatu dute

"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


Eguneraketa berriak daude