Baleak arrantzatzeari ekingo dio berriz Japoniak

  • 1982an utzi zion baleak merkataritza helburuekin hiltzeari. Beraien ur eremuan arrantzatuko dute, datorren uztailean hasita.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2018ko abenduaren 26an - 09:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Baleen kontrolik gabeko arrantza sahiestu asmoz sortu zen 1950eko hamarkadan Nazioarteko Baleen Batzordea. 1982an onartu zuten baleen arrantza momentuz debekatzea, eta Japoniak bat egin zuen erabakiarekin. Datorren urtean, ordea, Batzordetik atera eta baleen arrantzari berriz ekitea erabaki du gobernu japoniarrak.

Yoshihide Suga Japoniako Gobernuko eledunak jakinarazi duenez, Nazioarteko Baleen Batzordeak ez du “behar beste hausnartu” baleen arrantzaren debekua kentzeko eskaria. Horregatik arrantzatzen hasiko dira, Sugaren hitzetan, “beti ere itsasoko baliabideak zainduz”.

Greenpeace: “Larritzekoa da”

Japoniaren erabakia gogor salatu dute animalien eskubideen aldeko erakundeek. Humane Society erakundeko zuzendari Kitty Block-ek “mehatxutzat” jo du Japoniaren jarrera. “Itsas pirata” batzuk izango direla esan du, eta nazioarteko erabaki bateratu bat ez dutela beteko. Bestalde, Japoniako Greenpeaceko arduradun nagusia, Sam Annesley, “arduratuta” azaldu da: “Larritzekoa da Japonia Batzordetik irtetea, batik bat honen atzetik gehiago irten daitezkeelako”. Dena den, Japonako gobernuari “zentzuz” jokatzeko eskatu dio.


Arrantza kanalean gehiago
2024ko abenduaren 11
Euskal Herriko lehen itsas zabaleko haztegia
Etorkizuneko arrantza kaiola batean

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.