“Apirilaren 8an milaka izanen gara bakearen artisauak”

  • Bakearen artisauek Baionan egindako prentsaurrekoan azaldu dute eragile guztiekin daudela harremanetan. Estatuekin ere "hari bat" badagoela ziurtatu dute baina "goizegi" dela ezer publiko egiteko.


2017ko martxoaren 23an - 11:36
Baionako prentsaurrekoa (arg: EITB)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ETAren armagabetzea bururaino eramateko Ipar Euskal Herrian apirilaren 8an izango den ekimenaz prentsaurrekoa eman dute bakearen artisauek eta hautetsi ugarik. Mixel Berhokoirigoinek hartu du hitza eta ziurtatu du apirilaren 8an "osoki" egingo dela armagabetzea eta "milaka" izango direla bakearen artisauak. Denera 600 hautetsik baina gehiagok babestu dute egun horretarako iragarrita dagoen ekimena.

Ekimena nola egingo den eta zein prozedura izango den ez dute aurreratu prentsaurrekoan, baina azaldu dutenez "jakinen duzue nola izango den lehenago". Nolanahi ere, "publikoa eta egiaztatua" izango dela ziurtatu dute.

Instituzioekin izaten ari diren harremanaz galdetu diete kazetariek eta Berhokoirigoinek azaldu duenez "guztiekin" daude harremanetan, baina ezer gehiago ezin dutela esan. Estatuekin bada harremanik antza: "Hari bat bada gu eta estatuaren artean, ez da moztua", adierazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren desarmatzea
Eguneraketa berriak daude