‘Nomadak gaitun!’ emakume sortzaileen azoka ibiltaria Gernikara iritsiko da urriaren 16an

  • 'Dinagu' Emakume Sortzaileen Kolektiboak antolatutako azokak Astran egingo du bigarren geldialdia urriaren 16an. Diseinuari eta irudiari lotutako produktuen eskaintza egongo da, besteak beste.

Euskal Herriko emakume sortzaileen 20 postu egongo dira. / Argazkia: Dinagu.

2021eko urriaren 08an - 10:33
Azken eguneraketa: 12:39

Hurrengo larunbatean, urriaren 16an, Gernikako Astrara iritsiko da “Nomadak gaitun!” azoka ibiltaria. Bertan, hainbat emakume sortzailek jarritako 20 postu egongo dira, besteak beste, modako, bitxigintzako, ilustrazioko, zeramikako eta dekorazioko lanekin. "Dinagu" Emakume Sortzaileen Kolektiboak antolatu du azoka ibiltaria eta, Azpeitian lehen geldialdia egin ostean, Bizkaiara egin dute salto. Helburua hasierako bera da: proiektu jasangarrien erakusleiho izatea eta herritarrei ikusaraztea badagoela diseinuaren eta irudiaren esparruan Euskal Herrian ekoiztutako produktuen eskaintza.

Azoka berezi hori Astrako lan-taldearekin eta inguruko Emakume Ekoizleekin batera prestatu dute. Iluntzeko 20:00etatik 22:00etara emakume ekoizleen sukaldea egongo da eta, ondoren, Nebbian taldearen kontzertua, 22:30ean. "Dinagu"-ren sare sozialetan dago informazio guztia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sorkuntza
2023-12-12 | Jon Torner Zabala
Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien azoka, 16an eta 17an Biziolan

Dinagu kolektiboak Biziola kooperatibarekin elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien Gabonetako azoka egingo da abenduaren 16an eta 17an Lazkaon. Larunbatean 31 sortzaile bilduko dira, eta igandean beste 30 desberdin.


2023-09-28 | ARGIA
Emakume sortzaileen topaketak iraganen dira urriko lau asteburuetan Garaionen

Emakume Sortzaileak Plazara topaketen bigarren edizioa dute aurtengoa. Antzerkia, musika, olerkia ala beste, 25 artisten ezagutzeko aukera izango da Ozaetako Garaion sorgingunean.


2023-08-01 | ARGIA
Sormen bekak eta egonaldiak eskainiko ditu aurrenekoz Aiaraldeko Kultur Faktoriak

Diziplina ugaritako lau proiekturi esleitu berri die beka, eta udazkenean erakutsiko dira publikoaren aurrean. Horrez gain, jakinarazi dute sormen egonaldiak antolatuko dituztela udazkenean.


Barruan daramagun ipuin-kontalaria

Erronka jarri nahi izan dugu ARGIAtik: zenbateraino utzi diezaiokezu sormenari hegan egiten? Zenbateraino bihurritu dezakezu istorio bat eta bilakatu beldurgarria, barregarria, dramatikoa? Gauza al zara euskarak duen aberastasunari etekina atera, hitz-jolasei leku egin eta... [+]


Maitane Azpiroz. 'La Trapecionista'.
“Oso zaila da hain pertsonala den zerbait beste norbaitek gorpuztea”

Zirkuan eta dantzan trebatu da Maitane Azpiroz La Trapecionista dantzaria eta trapezista (Iruñea, 1982). Zamaren ideiatik tiraka Artxipielago obra sortzen ari zelarik, haurdun geratu eta beste kide bati pasa behar izan zion lekukoa. Orain ez du antzezlanean antzezten,... [+]


Eguneraketa berriak daude