Saretzearen garrantzia aldarrikatuz dator aurten LGTB+ Harrotasun Eguna

  • Bizkaiko E28 Koordinadorak aurtengo LGTB+ Askapenaren Nazioarteko Egunerako leloa eta dataren bueltan osatutako egitaraua eman ditu ezagutzera. Ekainaren 28an ezezik, hil horretako 25ean, 26an eta 27an eta uztailaren 3an eta 5an ere ekintza ugari gauzatuko dituzte.

Argazkia: Bizkaiko E28 Koordinadora

2020ko ekainaren 19an - 12:59
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bizkaiko E28 Koordinadorak agerraldia egin du ostiralean Bilboko Zirika Gunean. Koordinadora osatzen duten kolektibo eta norbanakoek aurtengo ekainaren 28rako, LGTB+ Askapenaren Nazioarteko Egunerako, zein lelo aukeratu duten eman dute ezagutzera, baita dataren bueltan antolatu duten egitaraua ere.

Koronabirusaren agerpena medio bizi izan dugun osasun krisialdian babes sareek izan duten garrantziaz jabetuta, saretzearen aldeko aldarria eraman dute lelora: “Saretuz borrokak dirau! Perseguides, clandestines, unides” (Saretuz Borrokak dirau! Jazarriak, klandestinoak, batuak) da aurten aireratuko den aldarria. “Bizirauteko, babesa bilatzeko, elkar-aurkitzeko eta bakarrik ez gaudela jakiteko sareak aipatu nahi ditugu. Baina baita, isilduak, ezkutatuak edo hilak nahi gaituztenei aurka egin eta hauen kontra borrokatzeko sortutakoak. Edota borroka-lagun diren beste kolektiboekin sortutakoak”, azaldu dute.

Egitarauari dagokionez, proposamen oparoa egin dute. Ekainaren 25etik hasita eta uztailaren 5eraino askotariko ekintzak gauzatuko dituzte: zinema kalean, mahaingurua, sari banaketa, liburu aurkepena, solasaldia, hitzaldia, ikastaroa, mendi martxa… Ekintza horiez gain, ekainaren 28an manifestazioa egingo da Bilbon; Moyua plazatik abiatuko da 18:30etan, eta Areatzaraino egingo du bidea.

Aurreko hilabeteetan bizitako ezohiko egoera tarteko, aurten antolatzeko erraztasun gutxi izan dituztela aitortu dute. Alabaina, zailtasunetatik ere atera dute irakaspenik: “Ezohiko egoera honek, Harrotasun eguna ekainaren 28an ematen den eta bertan-behera geratu daitekeen ekitaldi soil bat ez dela erakusten digu. Sexu askapena etengabeko borroka da, zeinak ekainaren 28an indartzeko bere adierazpen gorena hartzen duen. Horrela egin dugu azken 42 urteetan”.

Egitaraua osorik:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGTB mugimendua
Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


Armairutik plazara
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.

Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]


Harrotasunez bete dituzte Euskal Herriko hiriburuetako kaleak, E28ko manifestazioetan

LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat kolektibok deituta sexu askapena eta harrotasuna aldarrikatu dituzte larunbatean Euskal Herriko hiriburuetan eginiko manifestazioetan. Loratuz Lotu, Anitzak, Lumagorri eta Sumin Trans taldeek jaso dute Ehgamek... [+]


LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, "sexu askapena eta harrotasuna" aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


LGTBIfobiaren Kontrako Eguna
"Ez utzi zirrikiturik diskurtso faxista kamuflatuen normalizazioari"

Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa "gainezka" dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Euskara eta sexu-genero disidentziak uztartzeko zertzeladak

‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.


Nafarroan chemsex-ari erantzun koordinatu bat emateko baliabideen eta agenteen beharra mintzagai

Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.


Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


2024-06-19 | June Fernández
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
"Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria"

Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]


Askatasunerako dantzalekua

Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.