Babes ofizialeko etxean alokairuan zeuden 435 familia kaleratu ditu Jaurlaritzak

  • 2010 eta 2012 urteen artean, babes ofizialeko etxebizitzetan edo Bizigune programa publikoak kudeatutako etxe pribatuetan alokairuan zeuden 435 familia kaleratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Kasurik gehienetan, ordaintzeari uztea izan da familia horiek etxegabetzeko arrazoia.


2013ko urtarrilaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Etxegabetze bat geratzeko mobilizazioa, Orkoienen.

Enplegu eta Gizarte Politikan sailburu Juan Maria Aburtok eman ditu datuok, EH Bilduko legebiltzarkide Marian Beitialarrangoitiak egindako eskaerarei erantzunez. Azken hiru urteotan, etxetik kaleratzeko 858 prozesu abiatu dituzte eta horietatik 435ek egin dute aurrera. Kasuen %70ean, alokairua ez ordaintzea izan da prozesua abiatzeko arrazoia; gainerakoetan, elkarbizitza arazoak, jende gehiegi pilatzea edo gauzak apurtzea egon dira oinarrian, besteak beste.

Zehazki, 2010. urtean 378 prozesu hasi zituzten eta azkenean 79 izan ziren familia kaleratuak; 2011n 274 abiatu eta 127 kaleratu zituzten; eta 2012an, 216 prozesuetatik 153 atera zituzten aurrera.

Etxegabetzeei buruz, Etxetik kaleratuak: Bankuen negoziazio borondatearen menpe erreportajea idatzi genuen ARGIAn.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Bilboko etxegabetzearen aurka protestan ari direnen kontra oldartu da Ertzaintza

Ostiral goizerako zegoen ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protestara dei egin du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Protestan ari direnen aurka oldartu da birritan Ertzaintza, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu du, Gedar-ek jaso duenez. Etxegabetzea burutu dute.


Eguneraketa berriak daude