Ba al dakigu norenak diren Donostiako edo Bilboko erdialdean dauden etxeak?

  • Diru beltzarekin lortutako luxuzko etxeak erakusten dituen ‘tour’ turistikoak antolatu dituzte errusiar oposiziogileek Londresen.


2016ko otsailaren 11n - 11:32
Witanhurst luxuzko etxea, Londresko etxerik handienetarikoa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ez da gainerako ‘tour’ turistikoen berdina. Londres hiria ikusteko aukera ematen du, baina ez hiria ezaugarritzen duten eraikinik, ez Big Ben, ez Bukhingham Palace, ez eta Picaddily plaza ere. Autobusera igo, eta Monopoly jokoaren taula banatzen diete bisitariei. Ez da jolasteko, ordea; taulan agertzen dira Londres erdialdean dauden luxuzko etxeen argazkiak eta jabeen izenak. “Ongi etorri Kleptokraziaren tourrera”.

 

Londres erdialdean dauden luxuzko etxeen argazkiak eta jabeen izenak agertzen diren taula.

El Paísek eman digu albistearen berri. Hasi da tourra. Eskuinera, Igor Shuvalov Errusiako lehen ministroaren apartamentuak. Errusiak Ukrainiarekin zuen krisiaren garaian erosi zuen, 14,6 milioi eurogatik. Garai hartan eskatu zieten errusiarrei gerrikoa estutzeko. Hurrengo geltokia: Blegrave Square. 5. zenbakia Oleg Deripaska enpresari metalurgikoarena; beherago, Roman Abramovich Chelseako presidentearen bi etxeak; 26. zenbakian, Boris Berezovsky hildako oligarkaren etxeak. Ibilaldiaren amaieran, Witanhurst luxuzko etxea, Londresko etxerik handienetarikoa: 60 gela, 3.800 metro karratu, igerileku bat, eta 25 autoentzat parkinga. Andrei Gurieverena da, orain gutxi arte Errusiako senataria izan dena.

Zorrotz ari dira autobuseko gidak; Londres bihurtu da mundu osoko diru zuriketaren eta ustelkeriaren hiriburua: “Urtero bi milioi euro herrialde txiroetatik herrialde aberatsetara joaten dira, Londresera kasu; hamar etxebizitzetatik bat atzerritar konpainiena da. 122.000 milioi baino gehiagoko propietateak enpresa gutxi batzuen esku daude; bitartean, langileak hiriaren erdialdetik kanpoaldera doaz, etxebizitzen prezio altuen ondorioz”.

Londres bihurtu omen da XXI. mendeko ustelkeriaren hiriburua. Baina, norenak ote dira Donostiako edo Bilboko erdialdean dauden hainbat eta hainbat eraikin? Zenbat balio ote dute? Eta Gipuzkoako edota Bizkaiko hiriburuetan horrelako tourrak antolatuko balituzte?

 

 


Ustelkeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...