Azpeitiko Udalak ez du nahi Pasaiako segadaren auzia artxibatzerik

  • Azpeitiko Udalak azaldu du babes helegitea jarri duela Espainiako Konstituzio Auzitegian Pasaiako segadaren auzia artxiba ez dezaten. Poliziak Pasaiako badian egindako segadan Dionisio Aizpuru eta Pedro Mari Isart azpeitiarrak hil zituen Komando Antikapitalistetako beste bi kiderekin batera orain dela 33 urte, 1984ko martxoaren 22an.


2017ko martxoaren 15ean - 09:50
Pello Aizpuru, Eneko Etxeberria, Miguel Castells eta Arantxa Isart prentsaurrekoan.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hildakoen senideekin egindako prentsaurrekoan, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak gogoratu du duela hamasei urte Udalak “aho batez” onartu zuela herri akusazio gisa aurkeztea. Orain arte Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak eraman du auzia, baina lau aldiz artxibatu du, azkena 2016ko azaroan.

Etxeberriak adierazi du ez daudela konforme erabakiarekin, eta orain arteko bide judiziala “txarra, makala eta broma bat” izan dela. “Egia jakitea dagoen eskubiderik oinarrizkoenetariko bat da. Hori jakinda bakarrik egin baitaiteke justizia eta konponketa", azpimarratu du.

Miguel Castells, kasuaren abokatuak esan du auziak ez duela bide gehiago Lurralde Auzitegian, eta horregatik jotzen dutela Konstituzio Auzitegira. Etxeberria eta Castellsek esan dute eskubide hori betearazteko bide judiziala agortu nahi dutela, eta epaitegi horrek helegitea onartzen ez badu, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira jotzeko aukera aztertzen ari direla.

Bide judizialak ez badu funtzionatzen ikertzen jarraituko dutela azpimarratu dute, eta Gasteizen martxoaren 3ko gertaerekin eraiki duten kontaketa jarri dute eredu: "Justiziak ez badu horretarako biderik egiten adituekin, ikerketekin... behar den guztiarekin osatuko dugu Pasaian gertatutakoaren kontakizuna".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!