Azkoyen enpresak bere langileak kontrolatuko ditu aplikazio baten bidez

  • Azkoyen taldeak lan orduetan denbora kudeatzeko eta langileak lanean daudela ziurtatzeko app bat sortu du. Aplikazioak “malgutasuna, azkartasuna eta erosotasuna” ekarriko dituela esan dute konpainiako buruek.


2018ko apirilaren 4an - 10:25
Azkoyen Taldearen Peraltako egoitza
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aplikazioak Prime Mobile du izena eta mugikorren edo tabletaren bitartez erabili ahalko dute Azkoyeneko langile zein nagusiek.

Alabaina, langileak izango dira kontrolatuta egongo direnak. Aplikazioak enpresako nagusiei sarbidea emango die langileen jardunaren fitxara eta jakingo dute beharginak zer ordutan sartzen eta ateratzen diren beharretik.

Azkoyen Taldeak Peraltan (Nafarroa) dauka egoitza, eta gailu teknologikoen diseinuaz, fabrikazioak eta komertzializazioaz arduratzen da, tartean, kontrol eta segurtasunerako sistemen garapenaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontrol soziala
2025eko apirilaren 2
Teknologia
Burokraziaz

Eguneraketa berriak daude