Libre dira Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez. Sei urte luze eman behar izan dituzte ETAko kide izatea egotzita atxilo. Eurek, ordea, behin eta berriz salatu dute egin zuten gauza bakarra “bakearen aldeko apustu irmoa” egitea izan zela.
Rodriguezek kartzelatik atera berritan adierazi duenez, euren bizitzetako sei urte kendu dizkiete “bakearen alde” jokatzeagatik. Rodriguezen arabera, horren guztiaren atzean “mendekua” dago: “Hau guztia zigor bat izan da, mendeku politiko bat. Estatu hau askoz ere erosoago zegoen gerran, bakea ez zaio interesatzen”. Horren harira, ezker abertzaleak bere garaian eginiko aldaketa estrategikoak Estatuari “min handia” egin ziola nabarmendu du, “Estatua erosoago baitzegoen etekin politiko, elektoral eta ekonomikoak ekartzen zizkion konfrontazio armatuaren eskenatokian”.
Bere aldetik, Jacintok adierazi du Estatuak bere helburua ez duela bete, “blokeo egoera etengabean egon arren”. Bere esanetan, “pozgarria” da ikustea gizarteak ezker abertzaleak abiaturiko estrategiari babesa eman diola. “Sei urte hauetan gauza batek zutik mantenduarazi nau: egin genuen apustuak Euskal Herrira ziklo eta egoera berri bat ekarri zuela ikusteak, hain zuzen”.
Horrenbestez, “Bateragune auzia”ren baitan kartzelaratutako bostetatik hiru kalean dira jada –bertan jarraitu beharko dute, ordea, Arnaldo Otegik eta Rafa Diezek–. Hori bai, zigorra oso osorik beteta. Ugariak izan dira epaiaren aurkako protesta eta adierazpenak, berau “guztiz bidegabea” dela salatu dutenak, baina Espainiako Estatuko justiziak entzungor egin die denei. Kondena hasieratik bukaerara bete dute, azken minuturaino; Rodriguezek esan bezala, komisarian eman zituzten egunak ere ez dizkiete kendu.
Jada Garzonek ere babesten ez duen atxiloaldia
Askoren ustez fartsa izan dena 2009ko urriaren 13an hasi zen, Baltasar Garzon epaileak –orain Otegi kartzelan mantentzea “zentzugabea” dela dioen berberak– hamar lagunen atxiloketa agindu zuenean. Atxilotutakoei “Batasunaren Mahai Nazionala” berreraikitzea egozten zitzaien. Epaiketari bi urte geroago ekin zitzaion, eta bertan hainbat kontraesan agerian gelditu ziren. Nagusia, Otegi, Diez, Zabaleta, Jacinto eta Rodriguezi ETAren aginduetara jardutea leporatzea, nahiz eta hauek adierazi euren lana soilik politikoa zela eta bakearen eta bide demokratikoen aldeko apustua egina zutela. Epaia 2011ko irailaren 16an atera zen, aipaturiko bostei kartzela zigorra ezarriz.
Otegi libre uztea eskatzeko martxa larunbatean
Otegi aske uztea eskatzeko manifestazioa deitu dute larunbat honetarako. Protesta Donostian eginen da, 17:30ean, "Arnaldo askatu, politika askatu" lelopean. Otegiz landa, Rafa Diez eta gainontzeko euskal preso politikoak ere askatzeko eskatuko dute.
Martxa antolatu duen plataformaren eledun Angel Ugarteburu Zabaleta pozik agertu da Jacinto, Zabaleta eta Rodriguez aske geratu izanarekin, “denen beharra” izanen dela adieraziz. Ugarteburuk urte hauetan eginiko lanaren balorazio positiboa egin du: “Ez dugu presoak kartzelatik ateratzerik lortu, baina Estatuak bidegabekeriaz jokatu duela agerian utzi dugu bederen”.
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.