Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

  • LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko urriaren 18an - 11:01
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2022 | Lau langile hil ziren altueran erorita: bat Garesen (obra batean); beste bat Donamarian (toldo bat jartzen); Ablitasko langile bat Aragoin gertatutako istripu hilgarri batean; eta laugarren bat CINFAren Ollokiko lantegian altueratik erori eta bi astera. 2023 | Bi langile hil ziren Andosilla eta Cintruenigoko obretan altueran gertatutako lan istripuen ondorioz. Beste langile bat larri zauritu zen 14 metroko erorikoaren ondorioz. 2024 | Oraindik urtea amaitu gabe dagoela, lau langile hil dira altueran gertatutako lan istripu hilgarrien ondorioz Arriben (obra batean), Iruñean (FCC enpresaren hondakinak biltzeko kamioi batetik erorita), Irunberrin (obra batean) eta Olletan (lerro hauek idatzi eta gutxira). Gainera, beste bi langile larri zauritu ziren Barañainen eta Zizur Nagusian izandako bi lan istriputan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.