Azken hilabeteotako lurrikarek Esako urtegiaren inguruko bizilagunak beldurrarazi dituzte

  • Zangoza inguruan izan balira lurrikarak Esa urtegiko hormetan eragina izanen luketela ohartarazi dute. Urtegiko handitze lanak bertan behera uzteko eskatuko dute manifestazioan maiatzaren 27an, Iruñean. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 09an - 09:15
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Arriskutsua izan daiteke lurrikara bat Zangozan", ohartarazi dute ESA gehiagorik ez, Lurbizi eta Rio Aragon taldeek. ESA urtegia handitze lanetan dago eta aspaldian jakinarazi dute talde horiek ez dela segurua "are gutxiago hilabeteotan Nafarroan izan diren lurrikarak urtegiaren alboan gertatzen badira". Lanak geldi ditzatela eskatuko dute beste behin manifestazioan. Iruñean eginen dute maiatzaren 27an. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
2025-01-22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude