Zein dira Esako potasa meatze erraldoiaren arriskuak?

  • Espainiako Gobernuak onartu duen Muga proiektuak 1.700 hektareako meatzea aurreikusten du Nafarroako Xabier eta Zaragozako Undués de Lerda udalerrien artean, Esako urtegitik oso gertu. Adituen ustez, besteak beste, inguruko erreka eta akuiferoak kutsatuko lituzke, lurra hondoratu eta Esako magalaren ezegonkortasuna handitu.


2021eko uztailaren 08an - 16:26
Azken eguneraketa: 18:41
Meatzeak lur azpian hartuko lukeen eremuaren planoa, Esa urtegitik gertu (irudia: Geoalcali)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Geoalcali multinazionalari esleitu dio –Highfiels Resources enpresa australiarraren filiala– Nafarroa eta Zaragoza artean potasa erauzteko meatze proiektua, hainbat iturriren arabera, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko handiena litzatekeena, Esa urtegiaren ondoan. Potasa ongarria eta pestizida produzitzeko erabili ohi da.

Erreakzioak berehalakoak izan dira, eta haren kontra azaldu dira hainbat alderdi, eragile sozial eta talde ekologista. Ekologistak Martxan taldeak salatu du proiektua duela ia hamarkada bat aurkeztu zenetik, enpresari erraztasunak baino ez zaizkiola jarri aurrera eramateko, “hasieratik atzera bota beharrean”.

25 urtetan 6,3 milioi tona material erauzi nahi da urtero lurpetik, eta horretarako eguneko 1.000 kamioi beharko lituzkete, proiektuak dioenez. Gainera, ur kopuru handia behar da erauzketarako eta hori Esako urtegitik aterako lukete

2015etik hainbat alegazio jarri izan dizkiete erakundeek Muga proiektuari, hala nola Nafarroako Gobernuak edo Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE); baina 2019an ingurumen baimena lortu zuen Geoalcalik eta hortik aurrera bidea are errazago jarri zaio esplotazioarekin hasteko. CHE erakundeak Público-ri adierazi dio proiektua onartu bada, erakundeek egindako ingurumen ohartarazpenak bete direlako izango dela.

Baina ekologistak eta gai horretan adituak direnak ez daude hain ziur. Denera 1.700 hektareako zabalera eta 600 metroko sakonera izango luke meatzeak lurpean eta sorturiko hondakinek arazo handia ekarriko lukete hauen esanetan. Zein dira Muga proiektuaren arriskuak?

57 metroko gatz-mendia

Sustrai Erakuntzak 2020an argitaraturiko txosten batean zerrendatzen ditu horietako batzuk, Erreniegan izandako aurreko esperientzia kontuan hartuta. Toki hartan, Potasas de Navarrak utzitako herentzia oraindik sumatzen da, hondakindegi eta putzuek birgaitu gabe jarraitzen baitute eta gaizki itxita daude; horrek ekartzen du kutsadura Arga ibairaino iristea. Gainera, lurra hondoratu egiten da sarritan eta lurrikarak ere eragiten ditu egoera horrek.

Muga proiektuaren kasuan, kaltea handiagoa izango da, meatzeak berak dituen dimentsioengatik. Sustraik azaldu duenez, potasa erauzterakoan sorturiko gatz hondakinen mendia gutxienez 57 metrokoa izan liteke –13 milioi metro kubo–, baina seguruenik hori baino askoz handiagoa ere izango da, gatza berriz zulora sartzeko teknika ez delako bideragarria honen esanetan.

Kataluniako Bages eskualdean potasa meatze handi baten ondorioz sorturiko gatz-mendia. Inguruko nekazaritza eta abeltzaintzan zuzenean eragin du esplotazioak (arg.: Alerta DH)

25 urtetan 6,3 milioi tona material erauzi nahi da lurpetik urtero, eta horretarako eguneko 1.000 kamioi beharko lituzkete, txostenean irakur daitekeenez. Gainera, ur kopuru handia behar da erauzketarako eta hori Esako urtegitik aterako lukete.

Hain justu, Esako urtegiaren gertutasunak sortzen du kezka handienetako bat, meatzearen galeriak kilometro eskasera baileudeke. Galeria horietan ura sartzen denean gatza urtzen da eta horrek ur gehiago sortzen du, “katean sorturiko erreakzio horrek arazoa oso zail egingo du gelditzeko”.

Sustraik dokumentu horretan gogorarazi du Esako urtegiaren ingurua oso ezegonkorra dela eta aktibitate sismiko handiko ingurunea dela: “Arrakalak, hondoratzeak, urradurak eta bestelako eragin kaltegarriak sor daitezke, bai meatzean eta baita urtegian bertan ere”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025-10-15 | Estitxu Eizagirre
Garoak baserrietan eta herri lurretan izan duen garrantzia azaltzen duen liburua aurkeztu dute

Iñistorketan: Iratzearen kultura Urumea bailaran paisaia, ondarea eta memoria liburua aurkeztu berri dute Iñaki Sanz Azkue biologoak, Josu Narbarte arkeologoak, Maite Errarte etnografoak eta Suberri Matelo etnografoak Ereñotzun (Hernani). Badira gaur egun ere... [+]


Subflubiala EZ! plataformak manifestaziora deitu du urriak 18an Bilbon

Lamiakoren ibaipekoaren proiektua bertan behera uztea eta mugikortasun-eredua aldatzea aldarrikatu du herri plataformak. Bizkaiko herritar guztiei dei egiten diete datorren larunbatean, urriaren 18an, 17:00etan, Bilboko Arriaga Antzokitik abiatuko den manifestazioan parte... [+]


2025-10-14 | Estitxu Eizagirre
"Bizitza baten txatalak" liburu aurkezpena
"Amari eta lurrari eman egin behar zaie lehenengo, gero eurek eman dezaten"

Herriko arkupea jendez bete-bete eginda aurkeztu zen urriaren 10ean Muxikan Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana liburua. Feli Madariagarenak dira liburuak kontatzen dituen bizitzako pasarteak eta Onintza Enbeita da Feliren hitz esanak paperera eraman dituena. Biak... [+]


Sutea izan da larunbatean Zubietako erraustegian

Larunbat arratsaldean ke zutabe handia bistaratu zen Zubietako erraustegian. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak garrantzi handirik eman ez dion arren, gertakariak hainbat herritar eta eragileren kezka eta haserrea eragin ditu.


Urpeko kukurruku isila

Txikitan, beharbada inguruko adinkide gehienen modura “gustatzen ez zaidan” zerbait izatearren, bat batean bota nuen, etxean: “Ez zait gallito gustatzen”. 


2025-10-13 | Garazi Zabaleta
Berton
Gertukoari eta ekologikoari tokia egiten dion denda berria Ea herrian

Maiatzean zabaldu zituen ateak Eako Berton dendak. Iñaki Biteri eta Iratxe Arriola dira proiektu honen atzean dauden kideak, eta diotenez, aspaldian zuten denda irekitzeko ideia buruan: “Umeak ditugu, baserrian bizi gara, zaintza lanetan ari gara, eta bizitza... [+]


Suteek kiskaliko gaituzte landa eremua hiritartzen jarraituz gero

2022an egun gutxi batzuetan 15.000 hektarea kiskali ziren Nafarroan. 2024an, eskarmentu haren ondotik, eta Andia mankomunitatearen eskutik, izan genuen lehen aldiz “artalde suhiltzaileen” berri. Zunbeltz Test Gunearen baitan martxan jarritako proiektua.


2025-10-13 | Jakoba Errekondo
Piperraren prezio guda eta Tuterako akordioa

Piper sasoia da, airea usaindu besterik ez dago. Bertako biperren (Capsicum annuum) aukera handia dugu: pipermina, Gernikakoa, Ezpeletakoa, Angeluko eztia, txorizeroa, pikilloa, morro edo handia eta kristal piperra. Kanpora begiratzen badugu, ezin konta adina dira eta horrek... [+]


2025-10-10 | ARGIA
Gaur arratsaldean aurkeztuko dugu "Bizitza baten txatalak" liburua

Onintza Enbeitak lurrari emana bizi izan den Feli Madariagaren bizitzako hainbat pasarte kontatzen ditu. Urriaren 10ean 18:30etan Muxikan, bi emakumeon artean aurkeztuko dute ARGIAren Bizi Baratzea sailean argitaratu den liburua.


2025-10-10 | Estitxu Eizagirre
“Jaten ditugun onddo espezie gehienak gordinik toxikoak dira, adibidez, shiitakea”

Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera. Asmatu ez dutenek, kasurik larrienetan, ospitalean bukatuko dute eta orduan... [+]


Kurrillo arrunta
Udazken tronpetak

Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira, eguzkiak ez du hainbeste berotzen baina azken izpiak aprobetxatuz, bazkalostean mendi bueltatxoa ematera irten gara. Mendiaren soinuetan barneratuta, bat- batean tronpetak diruditen “kru-kru-kru” hotsak entzuten dira. Begirada... [+]


2025-10-06 | Garazi Zabaleta
Elena Aguerre
“Hemengo barietateetan ez da sailkatze lanik egin jateko sagarrak ukaiteko”

Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria jarri zuen abian: “Pentze bat xerkatu eta hektarea eta... [+]


Loreen agurra

Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.


2025-10-06 | Jakoba Errekondo
Sagar inaurkina

Inaurkina. Inaurkingintzan buru-begi hasia dago aberats jendea, abeldun jendea, abeltzaina. Buru-begi eta buru-belarriak erne egin beharreko lana da inaurkinarena. Etxeratu nahi den zaborra da inaurkina. Izan ere, zaborra, gaur egun sortzen duguna ez bezala, begi-bistatik... [+]


Eguneraketa berriak daude