"Azken deia": krisi ekologiko-soziala gainditzeko indarrak batu nahi dituen manifestua

  • Espainiako Estatuko 250 irakasle, intelektual, zientzialari eta ekintzaile politikok sinatu dute Azken deia manifestua. Beharrezko ikusten dute "injustizia sozialak eragiten dituen krisi ekologikoa" gainditzeko konponbide alternatiboak aurkitzea.


2014ko uztailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Sinatzaileen hitzetan beharrezkoa da "muturreko aldaketak" ematea, bai bizitza-ereduan, ekoizpen bideetan, hirien diseinuan, lurralde antolaketan eta, bereziki, hori guztia gidatzen duten baloreetan.

"Errezeta zaharrek ez dute balio, eraldaketa handia behar dugu", diote. Klimaren aldaketa, energiaren krisia, bioaniztasunaren galera, trantsizioa eta deshazkundea dituzte besteak beste hizpide.

Sinatzaileek uste dute beharrezkoa dela "kontsumoa ardatz duen bizimodu kapitalistaren inertzien eta talde pribilegiatuen interesen" aurka egitea.

"Gizarte produktibista eta kontsumista honi ezin diezaioke eutsi gure planetak. Zibilizazio berria eraiki behar dugu, gai izango dena baliabide geroz eta gutxiago duen munduko 7.200 milioi emakume eta gizonen bizimodu duina bermatzeko. Muturreko aldaketak ematea eskatuko du horrek, bai bizitza-ereduan, ekoizpen bideetan, hirien diseinuan, lurralde antolaketan eta, bereziki, hori guztia gidatzen duten baloreetan. Biosferarekin oreka berreskuratzea helburu duen gizartea behar dugu; eta ikerketa, teknologia, kultura, ekonomia eta politika baliatuko dituena horra iristeko. Irudimen politiko, eskuzabaltasun moral eta sormen tekniko ahalik eta handiena beharko dugu horretarako".

Sinatzaileak

Sinatzaileen artean daude, besteak beste: Ada Colau, Alberto Garzón, Antonio Turiel, Arcadi Oliveres, Belén Gopegui, Cayo Lara, Enric Duran, Esther Vivas, Florent Marcellesi, José Manuel Naredo, Juan Diego Botto, Juantxo López de Uralde, Justa Montero, Marina Albiol, Olga Rodríguez, Pablo Iglesias Turrión, Teresa Forcades, Teresa Rodríguez eta Xosé Manuel Beiras; baita EHUko irakasle Gorka Bueno, Roberto Bermejo, Iñaki Barcena, Pedro Ibarra eta Antonio Casado da Rocha ere.

Hasierako sinatzaileen zerrenda da hori, baina edonork sina dezake manifestua, azpialdean iruzkina utzita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Lehen aldia da klima larrialdiaren harira estatu bat zigortzen duela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Suitza zigortu du Estrasburgok, estatu horrek bideraturiko klima politikak adindunen eta oro har herritarren osasun eskubidea zangopilatzen duelakoan. Ebazpena txalotu dute talde eta norbanako ekologistek eta diotenaz, ondorioak izanen ditu gainontzeko estatuengan ere, besteak... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Eguneraketa berriak daude