Azazetako zentral eolikoarentzat ere ingurumen baimena eman du Jaurlaritzak

  • Aixeindarrek, Iberdrolak eta Eusko Jaurlaitzaren Energiaren Euskal Erakundeak osaturiko sozietateak, Azazetan egin nahi duen zentral eolikoarentzako ingurumen baimena lortu du administrazio publikoaren partetik. Nafarroan, ingurumen sailak jakinarazi du jadanik 35 azpiegiturari eman diela baimena legegintzaldi honetan, eta 1.400 MW-ko potentzia sortzeko gaitasuna izango dutela, azken 30 urtetan eraikitako berriztagarriekin sortzeko gaitasunaren adina.


2023ko urtarrilaren 26an - 13:03
Azken eguneraketa: 15:24

Zentral eolikoen inguruko tramitazioek etengabe jarraitzen dute Hego Euskal Herrian eta ingurumen baimena lortu duten proiektuen inguruko datu gehiago eman dituzte sustatzaileek. Azazetan haizerrotak jarri nahi dituen Aixeindarrek –Iberdrola (%60) eta EEE sozietate publikoaren esku (%40)– ingurumen baimena lortu du jadanik.

Pasa den astean jakinarazi zuen Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Azpiegituretako sailburuak Labrazako zentral eolikoaren proiektuak ingurumen baimena lortua zuela jadanik eta Azazetakoarentzako baimena gertu zela. Bakoitzak 40 MWko energia sortzeko gaitasuna edukiko lukete eta horretarako 169 milioi euro gastatuko ditu Aixeindarrek. 2025 amaierarako martxan jarri nahi dituzte.

Hain justu joan den ostiralean, hilak 20, Gasteizko Udalak oso bilkuran mozioa onartu zuen Azazetako proiektua gelditu eta Gasteizko Mendiak parke natural izendatzea eskatzeko Eusko Jaurlaritzari. EH Bilduk, bere aldetik, Gasteizko Mendiak parke natural izendatzeko lanei berrekitea eskatu du Arraia-Maeztun: "Orain zentral eoliko bat eraiki daiteke duela urte batzuk arte parke natural izendatu behar zuten eremu batean", azaldu du udalerri hartako koalizioko bozeramaile den Ruth Ibisatek.

Berriztagarrien 35 azpiegitura Nafarroan

Nafarroako Gobernuko Ingurumen sailak foru erkidegoan berriztagarrien proiektuentzat jasotako eskaeren balantzea egin du publiko. Eman dituen datuen arabera 69 eskaera izan dira, energia arloa eta ekonomia "suspertzeko" neurriak onartzen zituen errege dekretuaren baitan.

Azaldu duenez, azken egunotan hainbat azpiegitura proiekturi eman die ingurumen baimena sail horretako zuzendaritza nagusiak: Cascanten eolikoen proiektu batentzako, Tuteran fotovoltaikoen bi proiekturentzako, eta Castejónen beste fotovoltaikoen proiektu batentzako.

Hala, legegintzaldi honetan guztira berriztagarrien 35 azpiegiturari eman die baimena Nafarroako Gobernuak. Denera 1.400 MW-ko indarra sortuko lukete proiektu horiek, azken 30 urtetan Nafarroan eraiki diren eoliko eta fotovoltaiko guztiak adina.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


2024-04-15 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazioa
"Ez da trantsizioa, espekulazioa da"

Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


Munduan leku bat

Gutako batzuk hemen jaio ginen, zoriak erabaki zuen populazioaren %11 honen parte izango ginela. Beste batzuek erabaki genuen landatarrak izatea, eta lurraldearen %89an bizitzea. Denok onartu dugu hemen bizitzeak aparteko zailtasunak dituela, administraziotik ez dutela indar... [+]


2024-04-08 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan topaketak eta manifestazioa deitu ditu EH Bizirikek larunbata honetan Azpeitian

Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sareak manifestazioa deitu du apirilaren 13 arratsaldeko 18:00etan Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari erasotzen dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Goizean gaiari lotutako hainbat tailer eta... [+]


Eguneraketa berriak daude