Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokiak (Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentua) Nafarroako pobrezia eta desberdintasun sozialari buruzko 5. txostena argitaratu berri du. Txosten horretan, hainbat estatistika-iturri eta administrazio-erregistrotako datuak (2015-2019 urte bitartekoak, beraz pandemia aurrekoak) erabili izan dira errenta banaketa, bizi-baldintzak, pobrezia eta desberdintasun sozio-ekonomikoen inguruko ondorioak laburbiltzeko.
Estatuko gainerako erkidego autonomoekin konparatuz, zenbait komunikabidek honako bi ideia hauek azpimarratu izan dituzte: pobrezia-arriskuan dagoen biztanleria %9,9 izatea (EAE ostean tasa baxuena), eta diru-sarreren batezbestekoa 15.094 eurokoa (EAE ostean kopuru altuena). Ranking eta batezbesteko datu zehaztugabe horien atzean, bestelako errealitateak ezkutatuta gelditzen dira: ezberdintasun, desoreka eta injustizietan oinarritutakoak, hain zuzen ere.
“Pobreziak emakume, haur eta atzerritar aurpegia du”. Horrela laburbiltzen dira datuetatik eratorritako ondorioak, txostenaren egileen arabera. Pobrezia arriskuaren tasa %21,2koa da eta, bizi baldintzei buruzko inkestaren arabera, Nafarroan areagotu egin dira pobrezia arriskuaren eta pobrezia larriaren tasak. Azpimarratu behar da, datuak 2019koak direla, hau da, pandemia eta bere ondorioak ez dira txertatu azterlan honetan, datuak larriki areagotu direla aurreikus daitekeelarik. Esaterako, berriki Iruñeko Paris 365 jantoki solidarioak argitaratu duen 2020. urteko memoriaren datuetan oinarrituz, bere zerbitzuek %32,5 egin zuten gora urte horretan, datu zeharo adierazgarria. Era berean, Pobreziaren eta Gizarte-Bazterketaren Kontrako Nafarroako sareak, Nafarroako 2022rako aurrekontu proposamenaren balorazioa egitean, egun 79.000 nafar pobrezian zein gizarte-bazterketan bizi direla azpimarratu zuen, aurreko urtean baino 2.800 pertsona gehiago.
"Sanduzelai, Etxabakoitz, Buztintxuri eta Arrosadia pobrezia-tasa larriak dituzten bezala, Ermitagainan, Mendebaldean, Zabalgunean eta Iturraman tasa baxuenak ageri dira; norabide eta abiadura ezberdinetan bizi diren hiri bereko auzo eta biztanleen errealitatea"
Behatokiaren txostenak, Nafarroako hainbat eremu eta udalerritako datu orokorrak eta egoeraren bilakaera eskaintzeaz gain, Iruñeko auzoen analisia ere egiten du. Pobrezian eta pobrezia larrian egoteko arriskuan dagoen biztanle kopurua ehunekoetara eramaten da auzoka. Azken datu horiek dira aurreko asteotan zenbait komunikabideetako orrialde eta minutu asko bete dituztenak. Zifren azaleko dantza askotan, tarteka makabroa, eta gehienetan oinarrietara eta kausetara jotzen ez dutenak.
2019. urtean Iruñeko batezbesteko pobrezia tasa %21,6koa zen. Hori horrela, auzoen arteko ezberdintasun nabarmenak agerian gelditzen dira, hiri berean eta gertuko auzoen artekoak. Gaur egun areagotzen ari diren ezberdintasun sozio-ekonomikoak, hain zuzen ere. Horrela, Sanduzelaiko auzokideen %18,6 pobrezia larrian legoke eta %32 pobrezia-arriskuan. Gainera, 2015-2019 urte bitartean datu horiek ezberdintasun gutxirekin mantendu direla antzematen da. Alderatuz, Ermitagaina edota Mendebaldea auzoetan, pobrezia larrian auzokideen %8,1 legoke, eta pobrezia-arriskuan %14. Arrakala agerian uzten dituzten datuak. Sanduzelai, Etxabakoitz, Buztintxuri eta Arrosadia pobrezia-tasa larriak dituzten bezala, Ermitagainan, Mendebaldean, Zabalgunean eta Iturraman tasa baxuenak ageri dira; norabide eta abiadura ezberdinetan bizi diren hiri bereko auzo eta biztanleen errealitatea agerian utziz. Pobrezia-tasa nabarmenenak dituzten auzoen barnean ere, oso egoera ezberdinean dauden auzokide eta familiak antzeman daitezke: horiek dira batezbestekoek erakusten dituzten datuak baina ezkutatzen dituzten bizitzak. Datu orokor eta batezbestekoen atzean, hainbat pertsona eta familien eskubide urraketa dago.
Guzti horrekin batera, 2021ean Iruñeko Udalak ikerketa propio bat garatu zuen: hiriko gazteei zuzendutako inkesta orokorra. Ondorioetako bat, zenbait auzoetako gazteen egoera sozio-ekonomikoaren eta etorkizunerako aurreikuspenen arteko alde nabarmena litzateke. Laburbilduz, Nafarroako eta Iruñeko datu orokorren atzean, herri eta auzoen arteko ezberdintasun eta desoreka nabarmenak agerian gelditzen dira, baina honako hau, inondik inora, ez da kasualitatea.
Aspalditik dator… urrutira goaz!
Auzo zehatzetan iraunkorrak diren pobrezia-tasek hamarkadetako politika publikoen falta eta desoreka erakusten dute. Funtsean, ez dira auzo pobreen datuak, pobretutako auzoenak baino: politika publikoen ondorio baitira. Izan ere, pobrezia ez da berez sortzen den fenomenoa.
Politika publiko horien gabezi eta falta alor ezberdinetan eman da: hirigintza, etxebizitza, sektore ekonomikoaren dibertsifikazioa, kultura, prebentzioa, segurtasuna, hezkuntza, osasuna, komertzioa, mugikortasuna... Arrakala nabarmena da auzoen artean, baina aurrekontu publikoetan ez da, salbuespenak salbuespen, helbururik ezarri desoreka horri heltzeko. Behintzat ez da izan, tamalez, lehentasun bat urte askotan. Komenigarria litzateke Iruñeko Udaletik ikerketa sakon bat abian jartzea, azken 40 urteetan garatutako udal politika eta inbertsioek auzoen arteko desorekan eta pobrezia prozesuetan izan duten eragina aztertze aldera. Zein auzotara bideratu izan du Iruñeko Udalak inbertsio handiena azken 40 urteotan? Zer nolako hirigintza politikak garatu ditu auzo ezberdinetan? Non kontzentratzen dira zerbitzu nagusienak? Iruñerriako Mankomunitateak ere hausnarketa sakona egin beharko luke, batez ere garraio publikoaren antolaketa ereduaren inguruan. Egokia al da egungo garraio sare zentralizatua auzoen arteko orekan sakontzeko? Zergatik zabaltzen dira berrikuntza teknologikoak (adibidez, autobusa iristeko denbora-markagailuak) auzo pobretuetara azken fasean? Denborak ez du ezer konpontzen, egoerak ez baitira berez bideratzen. Arrazoi estrukturalei ekin behar zaie, ez soilik ondorioei, partxerik gabe. Zaila bezain ezinbestekoa da.
"Eguneroko lan komunitarioa hankaz gora jartzen duten komunikabideen etengabeko estigmatizazioari eta izenburu errazen pisuari aurre egin behar izaten diete auzo horiek"
Pobrezia-tasa nabarmenenak dituzten gure auzoak, funtsean, biziraupenera kondenatutako auzoak dira. Eta hori zeharo injustua da. Askotan, eguneroko lan komunitarioa hankaz gora jartzen duten komunikabideen etengabeko estigmatizazioari eta izenburu errazen pisuari aurre egin behar izaten diete auzo horiek. Hamarkadetan arrastaka daramaten estigmatizazioaren herentziari buelta ematen saiatzen dira eta pobreziaren aurrean egon daitekeen begirada selektiboa salatzen dute, besteak beste auzokideen arteko babesa biderkatzen. Azkenaldian, gainera, diskurtso eta jarrera faxistei aurre egin diete, aurpegia emanez.
Horri guztiari alaitasunez, irmotasunez eta sare komunitarioekin erantzuten zaio, auzo horietako bizitza aktiboa baita. Urtetan kultura propioa garatu dute, identitate kolektiboa landu, elkar babeserako eta autodefentsarako espazioak sortu eta aberastu dituzte, diskurtso eta proiektu propioak aurrera eraman. Eguneroko lanean jarduten da, etengabe eta erraztasunik gabe, une latzenetan ere. Adibidez, konfinamendu gogorrenean, eta ondoren ere, administrazioa iristen ez zen lekuetan auzoetako talde prebentiboak aritu ziren (Umetxea, Sinar Zubi, Etxabakoitz Bizirik, Buztintxureando, Yoar, Bideberri, Batean eta Aldezar, besteak beste). Bitarteko teknologikoak ez zituzten umeei eskolako materialak eramanez edo adineko bizilagunei erosketetan lagunduz, esaterako.
Gurearen moduko auzoek (Sanduzelai) ezinbesteko dute, besteak beste, denboran irauten duten politika publikoak garatzea, sare komunitarioa indartzea, tokiko zerbitzu publikoetan inbertsioak finkatzea, sareak eta ehun-ekonomikoa (komertzioa eta bestelako proiektu kooperatiboak) sustatzea. Inoiz ez da berandu!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oraingoan ere barrenak mugituta natorkizue, beldurretik eta izutik, uzkurtuta eta larrituta. Ze herri geratzen ari zaigun, zer datorkigun epe motzean, zer utziko diegun gure ondorengoei. Saiatzen naiz pentsatzen posible dela datorrenari aurre egiteko egiturak sortzea,... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.
– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]