Islandiak bankuen porrotagatik Erresuma Batua eta Herbehereak ez indemnizatu izana ontzat jo du auzitegiak

  • Islandiako Icesave bankuak porrot egin zuenean, Gobernuak erabaki zuen lehenengo islandiarrak eurak indemnizatzea eta uko egin zion bankuan dirua jarri zuten Britainia Handia eta Herbehereak indemnizatzeari. Salaketa jarri zuten bi herrialde horiek eta orain Merkataritza Askearen Europako Elkarteko Auzitegiak ebatzi du Islandiako Gobernuak ez zuela legea urratu.


2013ko urtarrilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Britainia Handia eta Herbehereak indemnizatzearen aurkako protestetako bat, Islandian. ANP
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Auzitegiak adierazi duenez, ez dagokie Estatuei eta agintariei krisi sistemiko batek eraginda aurrezkiak bermatzeko gai ez diren bankuen erantzukizuna beren gain hartzea. Hala ere, bankuen porrotek eragindako zorrak pixkanaka kitatzen jarraitzen du Gobernuak eta dagoeneko 660.000 milioi koro itzuli ditu (3.817 milioi euro).

Islandiako Gobernuak hartzekodunekin (Britainia Handia eta Herbeherekin) zuen akordioari ezetz esan zioten islandiarrek bitan, erreferendumean. Ondorioz, akordioa bertan behera geratu zen eta Gobernuak ez zien beste bi herrialdeei ordaindu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!