Euskalerria Irratiaren emisioek ez zieten enbarazu egiten hegazkinei

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskalerria Irratiari arrazoia eman dio eta esan du irrati horren interferentziek ez zutela oztopatzen Erreniega menditik igarotzen ziren hegazkinen eta Noaingo aireportuaren arteko komunikazioa.


2013ko abenduaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskalerria Irratiari 30.000 euro itzuli beharko dizkiote. Argazkia: Dani Blanco.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskalerria Irratiak 30.000 euroko isuna ordaindua du, Espainiako Estatuak interferentziak sortzeagatik zigortu zuelako. Orain Auzitegi Nazionalak ebatsi du oztoporik ez zela sortu irratiaren erruz. Horixe bera frogatzen saiatu zen Euskalerria Irratia, baina ez zuen lortu eta epe laburrean 30.000 euroak inguratu behar izan zituzten. Isuna ordaintzeaz gain, Erreniega menditik emititzeko aukerarik gabe geratu zen irratia.

Euskalerria Irratiak Nafarroako eta Espainiako Gobernuen erruz mila eta bat fronte irekita baditu ere, urtea ez da ilun-iluna izan irratiarentzat. Europan bi aldiz izan dira eta harrera beroa izan dute. Krisiak krisi bazkideek, iragarleek eta entzuleek gogor eusten diote. Eta sententziaren ondorioz 30.000 euro itzuliko dizkiote. Azaroaren 7an 25 urte bete ditu Iruñerriko irratiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalerria Irratia
Eguneraketa berriak daude