Lizentzia lortu duela ospatzeko festa egingo du Euskalerria Irratiak

  • Irailaren 30ean, Iruñeko Kafe Antzokian egingo den ekitaldi batekin ospatuko dute "euskaldun eta euskaltzaleekin" Euskalerria Irratiari lizentzia eman diotela.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2015eko irailaren 09a
Euskalerria Irratiko kideak eta Nafarroako euskalgintzako ordezkariak , gaur Katakraken (Irudia: Garbiņe Petriati)

"Gure lizentziarekin zenbat jende poztu den ikustea izan da gure pozik handiena". Euskalerria Irratiko zuzendari Mikel Bujandaren hitzak dira. Zorion mezu andana jaso dute, abuztuaren 28an lizentzia jasoko zutela jakin zenetik, euskaldunenak baita euskaldun ez diren euskaltzaleenak ere.

Horregatik, Iruñerriko euskal hiztunen komunitateko ordezkariekin batera egin nahi izan dute lizentziaren balorazioaren prentsaurrekoa: euskalgintzako 21 eragile izan dira haiekin batera, haien poza konpartitzen. Ordezkarioi ez ezik, irratiak aken 27 urteotan bidelagun izan dituen akziodun, bazkide, iragarle eta kolabortzaileei eskerrak eman dizkie Bujandak. "Orain arte bidelagun eduki zaituztegu, eta hemendik aurrera ere eduki nahi eta behar zaituztegu", esan die Bujandak.

“Diskriminazio luze baten amaiera da. Besteak bezalako baldintzetan ariko gara aurrerantzean, lizentziari dagokionez. Baina ezin da ahaztu gurea hizkuntza ahula dela, errealitate soziolinguistiko ahul batean”, azaldu du irratiko zuzendariak. Horregatik, “denon bultzada beharrezkoa da euskara komunikazio tresta baliotsu eta funtzionala izan dadin”.

Lizentzia ospatzeko festa irailaren 30ean

Euskalerria Irratiari lizentzia eman diotela-eta poztu diren euskaldun eta euskaltzaleei hori ospatzeko aukera eskaini nahi die Euskalerria Irratiak, Maialen Huarte esatariak azaldu duenez. Hori horrela, irailaren 30ean, 20:00etan, Iruñeko Kafe Antzokian festa eginen dute. The Broken Brothers Brass Band, Demode Quartet eta Esne Beltzako Xabi, Dz eta Pinik zuzenean joko dute. Sarrera ordaindu beharrik ez da izanen. “Espero dezagun aurrerantzean Nafarroako euskalgintzak albiste on gehiago ospatu ahjal izatea”, adierazi du Huartek.

Goizeko magazina, NTBn ikusgai

Hori guztiori horrela, irratiari erronka berri hainbat iritsi zaizkio lizentziarekin batera. Lehenik eta behin, epe motzean, Iruñerri osora indarrez helarazi nahi du bere seinalea, azken urteotan horretarako arazo handiak eduki baititu. Epe ertainean, programazioa zabaldu nahi du, nahiz eta dagoeneko Iruñerrian tokiko programazio ordu gehien eskaintzen duen irratia den.

Denboraldi berriko programazioari dagokionez, Juan Kruz Lakastak nabarmendu du Nafarroak aldaketa historikoa bizi duen honetan, aldaketa horri plaza, topagunea, eztabaidagunea eskaini nahi diola irratiak. Esaterako, Iruñerriko alkateen tertulia jarriko du abian. “Duela gutxi pentsaezina zen halakorik egitea. Orain, berriz, alkate euskaldun asko dauzkagu, azaldu du Lakastak.

Bestalde, irrati ikusgarri izanen da denboraldi berrian; izan ere, Nafar Telebistak Euskalerria Irratiaren goizeko saioa, Metropoli Forala, zuzenean eskainiko du urritik aurrera.

Euskalgintzaren ordezkaritza zabala

EUSKALGINTZA

-Euskaltzaindia: Andres Iñigo.

-Kontseilua: Paul Bilbao.

-Topagunea: Oskar Zapata.

-Behatokia: Garbiñe Petriati.

-Euskal Herrian Euskaraz: Gorka Iriarte.

-Euskara Kultur Elkargoa: Xabier Epaltza.

-Eusko Kultur Fundazioa: Xabi Lozano.

-Nafarroako Bertsozaleen Elkartea: Lorea Arburua.

KOMUNIKABIDEAK

-Hekimen: Alberto Barandiaran.

-Tokikom: Alaitz Artolazabal.

-Berria: Joxerra Senar.

-Argia: Xabier Letona.

IRAKASKUNTZA

AEK: Xabi Gartzia.

IKA: Sagrario Aleman.

Sortzen: Sergio Iribarren.

Nafarroako Ikastolen Elkartea: Josu Reparaz.

Dindaia Fundazioa: Esther Lakasta.

EUSKARA ELKARTEAK

-Karrikiri (Iruñea): Juan Luis Etxaburu eta Gaizka Zubizarreta. -Zaldiko Maldiko Elkartea (Iruñea): Juan Javier Iturralde.

-Zorroka (Berriozar): Mikel Ortigosa.

-Karrikaluze (Atarrabia): Maider Iriarte, Iker Moreno.

-Biltoki (Txantrea): Marian Gorraiz.

 

[Albiste honen testu originala Euskalerria Irratiaren webgunean aurkituko duzu; lizentzia libreari esker ekarri dugu hona]

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskalerria Irratia  |  Euskara Nafarroan

Euskalerria Irratia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-11-14 | Festaro telebista
Euskalerria Irratiaren 30. urteurren festa
MULTIMEDIA - ekitaldia

Azaroaren 7an Euskalerria Irratiak 30. urteurren festa ospatu zuen Iruñean. Edozein Bi, Joseba Tapia eta Gorka Urbizuren aktuazioez eta bestelako hitzartzeez gain, irratiaren hainbat lagunen zorion agurrak bildu dituzte.


2018-11-08 | Xabier Letona
Euskalerria Irratia: 30 urte eta gailurrean

Euskalerria Irratiak atzo ospatu zuen bere 30. urteurrena Iruñeko Kafe Zentral Antzokia betez. Bertan bildu zuen bere komunitate sendoa: langile, kolaboratzaile, iragarle, bazkide eta entzuleak, besteak beste.


Badugu zer ospatua

Euskalerria Irratiak hiru hamarkada beteko ditu azaroaren zazpian. Lizentzia ukapen guztien gainetik eta bazterkeria ekonomiko guztien azpitik irrati iruindarra hiru hamarkada betetzera iritsi bada, bere komunitate ahaltsu eta eskuzabalari esker izan da. Eta komunitate horretako kideei zorionak eta eskerrak emateko festa antolatu du: 8.000 entzuleak, 200 kolaboratzaileak, 1.000 bazkideak, ehunka iragarleak, lagun guztiak daude gonbidaturik.


FM 98.3 dialean emitituko du Eukalerria irratiak astelehenetik aurrera

Astelehenean hasiko da Eukalerria irratia FMko 98.3 frekuentzian emititzen. Legezkotasun, indar eta kalitate osoz.


Euskalerria Irratiari lizentzia ematen dion foru agindua argitaratu dute

1997an abiaturiko bi irrati lizentzien esleipen prozesu luzea amaierara iristen ari da. Iruñerriko euskaldunak behingoz irrati euskalduna modu legezkoan entzun ahal izatetik gero eta gertuago daude. Lizentzia lortzeko prozesu luzearen berri ematen da ondoko lerroetan.


2015-10-01 | Xabier Letona
Lizentzia... eta lehertu zen festa

Iruñerriko euskal munduaren ispilu zen asteazken gauean Iruñeko Zentral Kafe Antzokia. Eta Nafarroak bizi duen aldaketarena ere bai. Euskalerria Irratiak 27 urteren ondoren lizentzia lortu duela ospatzen ari ziren guztiak.


2015-08-28 | Xabier Letona
Mikel Bujanda, Euskalerria Irratiko zuzendaria
"Gure eskubideen jabe izatea irabazi dugu"

Duela 30 urte ekin zion Euskalerria Irratiak uhinak airean jartzeko baimenak bideratzeari. Azkenean, 1987an lizentziarik gabe ekin zion irratigintzari eta 27 urteren ondoren etorri da hainbeste desiotako baimena. Mikel Bujanda ibilbide horren guztiaren lehen lerroko lekuko zuzena izan da. Bere ahalegin kontaezinen fruitu ere bada gaurko lizentzia lorpena.


2015-08-28 | Xabier Letona
Lizentzia azkenean, erori da harresia

Azkar esaten da, 30 urteren ondoren Euskalerria Irratiak bere jarduerarako legezko lizentzia lortu du. Azkenean, 1987ko azaroan ekin zion emititzeari, baina lizentziarik gabe.


2015-08-28 | ARGIA
Euskalerria Irratiari lizentzia eman dio Nafarroako Gobernuak 27 urteren ostean

27 urte gabe aritu ostean, emititzeko lizentzia lortu du Euskalerria Irratiak. Ostiral eguerdian irratiak berak zabaldu du berria.


Iruņerriko Euskaldunen Agerkaria, komunitateari zabalik

Iruñerriko Euskalerria Irratiak eta Tokikomek proiektu berria aurkeztuko dute ostiralean 19:00etan Iruñeko Katakrak gunean. Informazio lokala landuko dute, eta komunitateari tarte zabala eskainiko dio.


Eguneraketa berriak daude